Literaturia 2025: Liburu-aurkezpena: "Baden verboten" (Iker Aranberri)
2025eko Literaturia programaren barne.
Iker Aranberri idazlearen Baden verboten liburuaren aurkezpena izango da.
Laburpena:
Noiz utzi genion xaloak izateari? Gaztaroaren alaia deitzen duten hori noiz hasi zen gure egunerotik desagertzen?
Hau da Iker Aranberriren lehen lana, galderaz betea, hitzez betea, poeta baten lehen lanak behar duen bidetik.
Xabier Lete Poesia Sariaren irabazle, bere poemetan esandakoek ez dute irakurlea otzan eta epel utziko.
Has gaitezen bada poeta berri baten lorratzei segika.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2025(e)ko Maiatzak 24
- Ordutegia18:00 - 18:25
- LekuaLege Zaharren Plaza
Zarautz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Lege Zaharren Plaza, Zarautz



