"Kai Nakai: El empoderamiento a través de la música"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Maiatzak 24
  • "Kai Nakai: El empoderamiento a través de la música"

"Musikarekiko jakin-mina, adierazpen artistiko gisa, berekin izan du beti Iratxe Aguilerak. Kai Nakai da bere marka artistikoa, eta harekin aitzindaria izatea lortu du gai feministak jorratzen dituen euskarazko musika urbanoan.

Berarekin izango dugun elkarrizketan, musikan izan zituen hastapenei eta bere abestien letrei buruz hitz egingo digu, alde batera utzi nahi baitituzte gizarteak urteetan emakumeei ezarri dizkien ereduak. Era berean, bere musikari ematen dion irmotasuna eta energia aipatuko ditugu, zeinari esker euskal geografia osoa zeharkatu baitu eta erreferente artistiko bihurtu baita. Izan ere, euskaraz abestutako pop musikaren, musika urbanoaren eta musika elektronikoaren bidez, ahalduntzeaz, norberaren buruarekiko maitasunaz eta amore toxikoetatik bereizteko beharraz hitz egiten die gazteei.

Ondoren, solasaldia izango dugu abeslariarekin."

 


Laburrean

Non