Hondarribia Dantzan 2025: Ortzadar Folklore taldea
Hondarribia Dantzan 2025 jaialdia gero eta gertuago dago! Kemen Dantza Taldeak Udalarekin batera antolatzen duen dantza jaialdia 2007an sortu zen, Euskal Herriko eskualde ezberdinetako dantzak ezagutarazteko asmoz.
Aurtengo edizioan, Arma Plazan maiatzaren 12tik 25era egingo den “Nafarroako dantza, tradizio eta jaien jantziak” erakusketarekin emango zaio hasiera jaialdiari .
Gainera, maiatzaren 22tik 25era bitartean egingo diren hainbat jarduera izango dira programan:
• Maiatzak 22, 19:00etan | “Momotxorroak, kaos baten istorioa” dokumentalaren emanaldia eta mahi ingurua. Itsas Etxea Auditoriuma. Sarrerak doan Arma Plazan edo tickets.kutxabank.es helbidean.
• Maiatzak 23, 19:00etan | Otsagabiako Dantzari eta Kemen Dantza Taldearen ikuskizuna. Santa Maria Madalenan.
• Maiatzak 24, 19:00etan | Gamazada ikuskizuna, Ortzadar Folklore taldearekin. Arma Plaza.
• Maiatzak 25 | Dantzari Txiki Eguna.
Programa
Maiatzak 13-25
Jantzi erakusketa
Nafarroako dantza, tradizio eta jaien jantziak - Arma Plazan
Maiatzak 22
Dokumentala eta mahai-ingurua
Momotxorroak, kaos baten istorioa - 19:00 Itsas Etxea Auditoriuman
Maiatzak 23
Dantza emanaldia
Otsagabiako Dantzariak eta Kemen Dantza Taldea - 19:00 Santa Maria Madalenan
Maiatzak 24
Gamazada ikuskizuna
Ortzadar Folklore taldea - 19:00 Arma Plazan
Maiatzak 25
Dantzari txiki eguna
- Adaxka - Kemen Dantza Taldea
- Ortzadar Euskal Folklore taldea (Iruña)
- Tantirumairu Dantza Taldea (Lesaka)
- Lurra Dantza Taldea (Urretxu)
- Akelarre Dantza taldea (Hendaia)
- Hondarribiako musika eskolako dantzariak
11:00etatik aurrera. Herrian zehar
12:30. Dantza agerraldia. Arma Plazan
16:00. Erromeria. Soroetan
Laburrean
- Mota Dantza
- Data 2025(e)ko Maiatzak 24
- Ordutegia19:00
- LekuaArma Plaza
Arma Plaza, 9
Hondarribia
Web - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda Arma Plaza, Hondarribia


