"Marrazki eta Pintura Akademiaren erakusketa"
Erakusketa 6 eta 93 urte arteko 67 parte hartzailek egindako berrehundik gora artelanek osatzen dute.
Erakusketa hiru aretotan banatuta dago. Lehenengoan, handienean, programazioaren barruko proposamenetan oinarrituz egindako lanak jarri dira; tartean, mugimendu surrealistan inspiratutako hainbat ariketa, André Bretonen lehenengo manifestuaren mendeurrenaren kontura, eta, zehazki, Nisa Goiburu, Maruja Mallo, Kay Sage, Leonora Carrington, Remedios Varo eta emakumezko beste artista batzuengan inspiratutakoak.
Bigarrenean, Vivero-Hazitegia proiektuaren emaitza nagusia ikus daiteke, helduek eta haurrek elkarlanean collagea baliatuz egindako lan bat, baita ikasleek bakarka ikatz ziria eta teknika mistoak erabiliz albotik egindako eskala handiko erretratuak ere.
Azkenik, hirugarrenean, proiektu pertsonal bat landu duten ikasleek egindako olio eta marrazkiak daude, programaren barruan olioa erabiliz egindako paisaiekin batera.


