Literaturia 2025

Zarautz 2025(e)ko maiatzaren 23(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 25(e)ra
  • Literaturia 2025

Beste urte batez, udaberri amaierarekin batera iritsiko da Literaturia, asteburu batez Zarautz euskal letren plaza bihurtzeko asmoz. Aurtengo ediziorako ere ekitaldi ugari antolatu dira gune desberdinetan. Lege Zaharren Enparantzan kokatuko da berriro ere Literaturiako liburu azoka, eta aurreko edizioan bezala, aurten ere larunbata izango da azoka eguna. Goizez eta arratsaldez, argitaletxeek beraien postuetan euskal literaturako liburuak izango dituzte erakusgarri; eta aurten ere, liburu aurkezpenak azokako karpan bertan egingo dira.

Azoka eta liburu aurkezpenez gain, hainbat tailer eta ekitaldi izango dira asteburuan zehar. Ekitaldietarako sarrerak gaurtik aurrera eskuragarri izango dira Literaturiako webgunean zein Modelo Aretoko leihatilan.

Egitaraua

MAIATZAK 23

MAIATZAK 24

  • 11:30-14:00 eta 17:00-20:00 Lege zaharren enparantza. Liburu azoka.
  • 11:30-14:00 eta 17:00-20:00 Ahotsenea. Liburu aurkezpenak.
  • 10:30 Etxezabala. Idazketa tailerra, Oier Guillan.
  • 12:00 Lege zaharren enparantza. Garoa liburu dendari omenaldia.
  • 12:30 Modelo aretoa. Entzuteko liburuak, podcasten inguruko solasaldia. Ainhoa Etxebeste, Xabier Gantzarain, Xabier Etxeberria eta Garazi Urkola.
  • 18:00 Modelo aretoa. Enplego zoriontsuago bat. Iñigo Astiz eta Eñaut Elorrieta. 
  • 22:00 Modelo aretoa. Bertso saio espekulatiboa. Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Unai Iturriaga eta Leire Vargas.

MAIATZAK 25

 

zarautz.eus

Laburrean

Non