"El Mago de Oz" entzunaldietarako izen-ematea (Euskalduna Bilbao)
Euskalduna Bilbaok Iñaki eta Gorka Fernández Bilboko anaiak buru dituen LETSGO ekoiztetxearekin batera eta Really Useful Things-en lizentziapean, El Mago de Oz ikuskizuna ekoitziko du, 2025eko Gabonetan Bilbora iritsiko dena.
Iragarri da garai guztietako musikal maitatuenetako honen bertsio berriren aktore eta talde artistiko perfektua aurkitzeko entzunaldien deialdia. Oraingoan, gainera, bertakoa izateko helburuarekin jaio da. Hautagaiek ekainaren 2ra arte eman dezakete izena esteka honetan.
Publikoak El Mago de Oz ikuskizunaz gozatzeko aukera izango du abenduaren 23tik urtarrilaren 6ra Euskalduna Bilbaon. Euskalduna Bilbaok eta LETSGOk gaur jarri dute martxan itxaron-zerrenda (https://www.elmagodeozelmusical.com/eu) eta lehenengo izena ematen duten pertsonek sarrerak aurre-salmentan eskuratzeko aukera izango dute.
Musikalaren salmenta eta aurre-salmenta laster iragarriko dira, eta ikus-entzuleek aukera izango dute Oscar saridun film ospetsuaren kantu ikonikoenez gozatzeko, hala nola 'Over The Rainbow' edo 'Follow the yellow brick road', baita Tim Rice eta Andrew Lloyd Webberrek konposatutako beste abesti batzuez ere. El Mago de Oz Euskalduna Bilbaon esperientzia ahaztezina izango da familia osoarentzat datozen gabonetan.


