ARTiK 2025: Ikerketa artistikoari buruzko Topaketak

Errenteria 2025(e)ko maiatzaren 23(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 24(e)ra
  • ARTiK 2025: Ikerketa artistikoari buruzko Topaketak

ARTiK ikerketa artistikoari buruzko topaketak egingo dituzte maiatzaren 23 eta 24ean Dantzagunean eta Eresbilen. Izena emateko epea zabalik dago ostirala, maiatzak 9ko 14:00ak arte, formulario honen bidez.

Hirugarren edizioa izango da aurtengoa eta ARTiKek bere ikuspegia zabaldu nahi du, ikerketa artistikoak dantzan dituen askotariko moduak esploratzen jarraitzeko; askotariko metodologiak, formatuak eta esperientziak elkarrizketan jarriz. Aurreko edizioetan, gure testuinguruan ikerkuntzan azaleratzen ari den paisaia bat kartografiatu zen, eta aurten topaketa esparrua zabaltzea dute helburu: Nola gauzatzen da dantza ikerketa? Zein formatutan egin eta transmiti daiteke? Nola artikulatu sostengatuko duten sareak?

Hau izango da egitaraua:

Maiatzak 23 (Eresbil eta Dantzagunea)

10:00-11:00 Ongietorria eta sarrera
11:00-13:00 Mahai-ingurua: Panoramak eta perspektibak (Iara Solano, Oskia Ugarte, Oier Araolaza, Itziar Larrañaga)
13:00-15:00 Hamaiketakoa
15:00-17:30 Erakusketak. Ikerketa-prozesuak irekiz:

• 15:15-16:00: Korporalitateak – Mugimendua (Eneko Llorente, Arantza Iglesias, Izaro Ieregi)
• 16:00-16:15: Notazioa-Itzulpena (Jone Amezaga & Manu Gaine)
• 16:15-16:45: Artxiboa – Historia, gorputzen eta haien mugimenduen arkeologia (Laida Azkona)

Maiatzak 24 (Dantzagunea)

10:30-11:00 Ongietorria
11:00-13:00 Ikerketak jardunean: Elisa Arteta
13:00-14:00 Bazkaltzeko etenaldia (Dantzagunean)
14:00-16:00 Ikerketak jardunean: Jon Munduate
16:00-16:30 Jardunaldiaren amaiera


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 23(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 24(e)ra
  • Ordutegia10:00 - 17:00
  • LekuaERESBIL - Musikaren Euskal Artxiboa
    Alfonso XI, 2
    Errenteria
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
  • Ikusi agenda ERESBIL - Musikaren Euskal Artxiboa, Errenteria

Non