Abadiñoko San Trokaz jaiak 2025: "Moko, Indalecio Bizkarrondo "Bilintx""

Abadiño 2025(e)ko Maiatzak 23
  • Abadiñoko San Trokaz jaiak 2025: "Moko, Indalecio Bizkarrondo "Bilintx""

Abadiñoko 2025eko San Trokaz jaien barne.

Beste edozein ume bezalakoa zen. Jolasean aritzen zen, sugandilak, txoriak eta arrainak harrapatzen. Alaia, bizia eta ausarta zen. Hain ausarta ezen bere abenturetako batean altuera handi batetik erori eta kolpeak aurpegia desitxuratu baitzion, betirako. Hala, munduaren begietarako munstro bilakatu zen.

Bakarrik geratu zen. Izena galdu zuen. Ordutik aurrera, MOKO deitzen zioten denek. Mokok ume bat gehiago izan nahi zuen, lagunak eduki, maitatua sentitu. Eta aurkitu zuen horretarako bidea. Dohain ia magiko bat zuela deskubritu zuen: Mokok hegan ikusten zituen hitzak, ehizatu eta bertso bihurtzen zituen.

Horri esker, gainerakoek, begiratzen zutenean, ez zuten munstro desitxuratu bat ikusten, baizik eta arima ederreko poeta bat.

Ume hori heldu egin zen. Bilintx bihurtu zen, herriak hainbeste maite zuen poeta.

Fitxa artistikoa: 

  • Ideia originala: Alex Diaz, Fran Lasuen
  • Egilea: Patxo Telleria
  • Antzezleak: Eneritz Artetxe, Gaizka Chamizo, Maren Basterretxea
  • Zuzendaritza: Alex Diaz
  • Zuzendari laguntzailea: Gontzal Royuela
  • Kanpo begirada: Jokin Oregi, Juanjo Herrero
  • Musika sorkuntza: Fran Lasuen

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaTeatro Gorakada
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 23
  • Ordutegia22:00
  • LekuaProbalekua
    Abadiño
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Abadiño

Non