Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Tolosako TOPIC-en
Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna da eta aurten leloa Museoen etorkizuna etengabe aldatzen ari diren komunitateetan da.
Eguna ospatzeko, Tolosako TOPICen programa berezia prestatu dute.
"Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, TOPIC-ek efemerideak ospatzeko hainbat jarduera antolatu ditu bezperarako, hilaren 17rako, larunbata.
Goizean bisita gidatu antzeztua egingo du Zentroko pedagogia saileko arduradunetako batek, 11:30ean euskaraz eta 12:30ean gaztelaniaz.
Arratsaldean, 17:00etan, familia tailer bat egingo da eta ondoren, 18:30ean, Etcétera granadarren "Almavera, sonata para violín y títeres" ikuskizuna. Ikuskizun hau zailtasunak gainditzearen, apatiaren eta erabakitzeko beldurraren oda bat da, eta artea mundua ulertzeko espazio gisa defendatzen du."
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2025(e)ko Maiatzak 18
- LekuaTopic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa
Euskal Herria Plaza, 1
Tolosa
Web - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda Topic. Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroa, Tolosa


