Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Nafarroan

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Maiatzak 18
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Nafarroan

Vianako Printzea Erakundeko Kultura Zuzendaritza Nagusiak Museoen Nazioarteko Egunaren inguruko ekintza programa antolatu du hilabete honetarako. Datorren igandean, Nafarroako Museoek beren erakusketetara libreki sartzeko aukera emango dute, eta Kulturak Museoen Nazioarteko Kontseiluarekin adostutako lelo bat hartuko dute: "Nafarroako Museoak, Hezkuntza eta Ikerketarako Guneak". Kultura-erakunde horiek beren komunitateen eraldaketan eta XXI. mendeko erronkei emandako erantzunean duten eraginari buruz sentsibilizatzeko gonbita.

Edizio honek, halaber, komunitate eta pertsona guztiei gonbidapena luzatzen die XXI. mendeko museoen eraldaketan ere parte har dezaten, erakunde horiek gizarte-aldaketaren eragile izan daitezen eta etorkizun globala ahalbidetuko duen kultura jasangarria, bidezkoa eta inklusiboa eskain dezaten.

Nafarroako Museoek osatzen dituzte Nafarroako Gobernuaren titulartasuneko hiru museoak: Nafarroako Museoa, Karlismoaren Museoa eta "Julio Caro Baroja" Nafarroako Etnologia Museoa. Horiei gehitu behar zaizkie Museoen Foru Legeak onartutako hamabi museo eta bilduma museografiko iraunkorrak: Jorge Oteiza Museoa Fundazioa, Julián Gayarre Museo Etxea, Gustavo de Maeztu Museoa, Las Eretas de Berbinzana Museo eta Aztarnategi Arkeologikoa, Tulebrasko Santa María de la Caridad Monasterioko Museoa, Tuterako Museoa, Muñoz Sola Arte Modernoko Museoa, Zubietako Errota-Molino de Zubieta Ekomuseoa, Nafarroako Unibertsitatea Museoa, Henri Lenaerts Zentroa, Iruñeko Erresumako Museo Etnografikoa eta Javier Gazteluko Museoa.

Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeak kudeatzen dituen hiru museoen kasuan, zentroek bisitaldi lagunduak eta ospakizun horren inguruko hainbat jarduera eskainiko dituzte datozen egunetan, guztiak ere sarrera librekoak eta doakoak, edukiera bete arte.

Museoen foru sareak efemeride honetan parte hartzera gonbidatzen ditu komunitate eta pertsona guztiak, eta horretarako publizitate-kanpaina bat prestatu du hainbat komunikabidetan.

Zentro horiek guztiek, maiatzaren 18an (igandea) doan sartzeaz gain, nazioarteko efemeride hau dela eta jarduerak eta ekitaldiak eskainiko dituzte. Egitaraua https://www.museosnavarra.es/eus webgunean kontsultatu ahal izango da.

Aurreko urteetan bezala, Nafarroako Filmategiak ospakizun horretan parte hartzen du. Aurten Mati Diopen "Dahomey" (Senegal, 2004) filma proiektatuko da maiatzaren 15ean, osteguna, 19:30ean, Manuel Hidalgo idazle eta kazetariaren aurkezpenarekin.

Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Nafarroan: egitaraua


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 18
  • LekuaPamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Pamplona/Iruña

Non