Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Margarita María Museoan (Berriztik Mundura)

Berriz 2025(e)ko Maiatzak 18
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Margarita María Museoan (Berriztik Mundura)

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Museoen Eguna ospatzeko, Margarita María Musoak doako sarrera izango du.

"Vera Cruz mesedetakoen komentuak ezusteko ederra emango digu. Barruan duen museoak Berriztik abiatu, eta planetako txokorik urrunenetara eramango gaitu. 500 urte inguruko bidaia bat izango da, artelanak, dokumentuak, argazkiak, filmak, pantaila interaktiboak… gidari ditugula. Hasteko, komentuaren historia azalduko digu museoak, 1540 inguruan sortu zenetik hasita.

Gero, Margarita María López de Maturanaren bizitza eta lan harrigarriaren berri emango digu: XIX. mendearen amaieran komentura iritsi, eta barrutegia kendu, eta Berrizko Mesedeetako Misiolarien Institutua sortu zuen bertan. Erakunde eraberritua eta abangoardiakoa sortu zenetik, mende bat inguru eman du, ebanjelioaren iragarpenarekin, hainbat herrialdetako emakume behartsuei laguntza ematen, gizartean toki bidezkoagoa lortu ahal izan dezaten. Honen berri izango dugu: komentua eraldatzeko prozesua, komentu osoa nola engaiatu zen, Berriztik atera ziren lehen misiolariak, joan ziren tokietan egin zuten lana…

Museoaren hirugarren multzoak Berrizko Mesedeetako Misiolarien oraingo jarduera du hizpide. Herrialde bakoitzak duen errealitate ekonomiko eta sozialaren azterketatik abiatuta, gaur egungo egoerei eta beharrei erantzuteko egin duten lana jakingo dugu."


Laburrean

Non