Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Itsasmuseumen

Bilbao 2025(e)ko maiatzaren 18(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 22(e)ra
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Itsasmuseumen

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Bilboko Itsasmuseumeko sarrera doakoa izango da maiatzaren 18an eta bertan antolatuko dute Urez Ur Fest jaialdia. Helburua itsas ingurua hedatzea, kudeatzea eta kontzientzia zabaltzea izango da. Programako jarduerak doakoak eta publiko guztiari zuzendutakoak izango dira eta 11:00etatik 19:00etara iraungo du. 

Gainera, itsasoari, itsasoko naturari, faunari eta florari eta itsasoak sortzen dituen emozioei buruzko argazki-erakusketa bisitatzeko aukera egongo da. 

Aurrekoaz gain, ostegunean, maiatzaren 22an, arratsaldeko 19:00etan, Javier González de Durana Isusik hitzaldi bat emango du inpresionismoaren eta Zorrotza inguruko industria-paisaiaren inguruan, “Gonbidatutako Obra” programaren barnean eta Adolfo Guiarden Itsasadarra desertuan aldi baterako lagapena dela-eta. 

Itsasmuseum Bilbaok Bilboko eta Bizkaiko itsasoaren inguruko kulturaren kontaketa jasotzen du eta Bilboko eta Bizkaiko herritarrek itsasoarekin izan duten eta duten harreman estua islatzen du, harreman horrek nortasun eta tradizio bereziak, bakarrak, moldatu dituelarik. Itsasmuseumek Bilboko eta Bizkaiko itsasoaren inguruko ondarea kontserbatu eta zabaltzen dihardu lanean, bertako eta atzerriko bisitariei begira, ikuspegi didaktiko eta parte-hartzaile batetik abiatuta. Euskalduna ontziola zaharretako diken arteko zonalde batean kokatua, Abandoibarrako pasealekuaren barruan dago, Guggenheim Museoaren eta Euskalduna Jauregiaren artean.

Itsasmuseumak guztira 27.000 m2-ko azalera du, bi gunetan banatuta: barruko aldea eta kanpoko aldea. Kanpoko aldean, 150 urtetik gorako historia duten dikeak daude, eta dike horietan lotzen ziren gaur egun Museoaren bilduma osatzen duten itsasontzietako batzuk, eta bertan zeuden, baita ere, beste osagai batzuk: Carola Garabia, Bonba edo Lehergailuen Etxea eta eskultura batzuk. Dibertsiorako gune egokia da, eta itsas aisialdiko jardueren bilgune legez gero eta garrantzia handiago hartzen ari da.

 


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 18(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 22(e)ra
  • LekuaItsasmuseum Bilbao - Euskal Itsas Museoa
    Muelle Ramón de la Sota, 1
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
  • Ikusi agenda Itsasmuseum Bilbao - Euskal Itsas Museoa, Bilbao

Non