Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Bizkaia Zubian

Portugalete 2025(e)ko Maiatzak 18
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Bizkaia Zubian
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Bizkaia Zubian

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Bizkaiko Zubiak maiatzaren 18an pasabideko sarrera guztietan % 20ko deskontua aplikatuko da eta audiogidak banatuko dira doan.

Bizkaia Zubia eraikitzeko proiektua 1888ko urtarrilekoa da. Handik 2 urtera, 1890eko apirilaren 10ean hasi ziren obrak, mundu osoko “transbordadore-zubirik” zaharrena izango zena egiteko.

Alberto de Palaciok egin zuen proiektua, Ferdinand Arnodinekin lankidetzan. 1893ko uztailaren 28an izan zen inaugurazio ofiziala.

1902an, errege-erreginak Bizkaira etorri zirela-eta, argi elektrikoa jarri zuten zubian. Gerra Zibileko gorabeherek kalte egin zioten: fronte errepublikazaleak zubiko panela suntsitu zuen. 1941ean berreraiki zuten. 1998an bosgarren ontzixka inauguratu zuten, eta 1999an pasabidea egokitu zuten, jendeak zubiaren egitura barrutik ikusi ahal izan zezan. Bi lan horiek egitean, begirune osoz jokatu zuten, ingeniaritzako obra izugarri honen formak zaintzeko. 1983tik hona, gutxi gorabehera 650 milioi lagunek zeharkatu dute itsasadarra ontzixkan. Ontzixkak ibili duen bidea eginda, 31 aldiz emango genioke bira Lurrari. 2006ko uztailaren 13an, UNESCOk Munduko Ondarearen izendapena eman zion.

160 metroko ibiltokia, 50 metroko garaieran, zure ikustaldia bizipen sakona izan dadin.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 18
  • LekuaBizkaiko Zubia
    Portugalete
  • Ikusi agenda Portugalete

Non