Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Bilboko Zezen Museoan

Bilbao 2025(e)ko maiatzaren 18(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 20(e)ra
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Bilboko Zezen Museoan

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Musoen Nazioarteko Egunaren barruan, maiatzaren 18an, Bilboko Zezen Museoak ateak doan irekiko ditu 10:00etatik 14:00etara.

Bisita gidatuak zezen-plazako instalazioetara eta aretoko zezentokiaren erakustaldia Vista Alegren.

Luzatu da ate zabalik jardunaldia MAIATZAK 20ra arte (astelehena), honako ordutegiarekin: 10:00-14:00 / 16:00-18:00.

Bilboko Vista Alegreko Zezen Plazako Zezen Museoa 1995eko ekainaren 9an irike zen.

Bilboko Zezen Museo Tauromakiaren Historiaren zortzi aro nagusiak biltzen dituen unitate didaktiko gisa dago antolatua.

Erakusgai dauden testuak osatzeko ehundik gora argazki daude, Zezen famatuen buruak eta Egaña pikadorearen beste bat, “Cocherito”-ren estoke bat, “Costillares”-en kapotea, liburuak eta Bilboko aintzineko plazen maketak…


Laburrean

  • Mota Bestelakoa (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 18(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 20(e)ra
  • LekuaBilboko Zezen Museoa
    Vista Alegreko Zezen Plaza. Martín Agüero, 1
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Bilboko Zezen Museoa, Bilbao

Non