Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Athletic Club Museoan

Bilbao 2025(e)ko Maiatzak 18
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Athletic Club Museoan

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Maiatzaren 18an Bilboko Athletic Club Museoa doan bisitatu ahal izango da.

  • Ez da san Mames tour eskaintzen.

Museoak ehun urtetik gorako ibilbideari lotutako bere bilduma baliotsuko bitxiak erakusten ditu. Museoko Artxibotik hautatutako 1.000 pieza eta 900 bideo baino gehiago, Athletic Clubaren historia xehatzen duen eta ondare kolektibo bati balioa ematen dion ibilbide museografiko batean aurkeztuta.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 18
  • LekuaAthletic Club Museoa
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Bilbao

Non