Zabaleako jaiak 2025: Egitaraua (Galdakao)

Galdakao 2025(e)ko maiatzaren 17(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 18(e)ra
  • Zabaleako jaiak 2025: Egitaraua (Galdakao)

Bigarrenez antolatu ditu Zabalea Elkarteak auzo horretako jaiak

Pasaden urtean antolatu zituen lehenengoz Zabalea Elkarteak Galdakaoko auzo horretako jaiak. Programa txikia osatu zuen arren, jardunaldiak arrakasta itzela izan zuen eta aurten esperientzia errepikatuko du larunbat eta igande honetarako, maiatzak 17 eta 18, prestatu duen programarekin. 

Egitaraua musikaz, dantzaz, barrez eta abarrez beteta dago eta, hori osatzen duten ekitaldien artean nabarmentzekoak dira Paella lehiaketa, Mus txapelketa, haurrentzako jolasak eta Andra Mari Dantza Taldeak egingo duen Alboka Eguna.

Hurrengoa da bi egunetarako Zabalea Elkarteak prestatutako programa:

Maiatzak 17, larunbata

10:30. Pregoia eta txupinazoa 

11:00. Haurrentzako jolasak 

11:00-12:00. II. Paella lehiaketarako izen ematea (barazkiak eta haragia)

11:00-12:00. II. Mus txapelketarako izen ematea (gehienez 32 bikote)

11:15. Alboka Eguna - Andra Mari taldea

11:30. Defentsa pertsonalaren erakustaldia - Patxi Alava (Ukabilka)

12:15. Dantza tailerra + erakustaldia - Divenire Dantza Taldea

13:00. Txistulariak

13:00. Gazta eta txakolin dastaketa (1 €/errazio)

Bildutako dirua Bigite elkartearentzat izango da

14:00. Paella banaketa eta sariak

16:30-19:30. Puzgarriak 

17:00. II. Mus Txapelketa 

17:30. Igel lehiaketa

18:30-21:00. Berandutzea karpan - Pablo Líquido 

21:30. Txistorrada

22:00. Gaupasa - Alaiki taldearekin

Maiatzak 18, igandea

12:00. Meza

13:00. Andra Mari dantza taldea - Zabaleako parkean

13:00. Zabaleako dokumentalaren aurkezpena (elizan, Bigiterekin)

13:45. Nazioarteko bazkaria - Bigiteren eskutik, parkean

14:00. Kalejira eta poteoa 

galdakao.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 17(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 18(e)ra
  • OrdutegiaEgitarauaren arabera
  • LekuaZabaleako Auzoa
    Galdakao
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Galdakao

Non