Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Euskal Itsas Museoan

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Maiatzak 17
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Euskal Itsas Museoan

Aurten ere Euskal Itsas Museoak ICOM-ak antolatutako Museoen nazioarteko egunean parte hartuko du. Aurtengo leloa, abiapuntu hartuta: “Museoen etorkizuna, etengabe eraldatzen dauden komunitateetan” bi jarduera porposatu nahi dizkizuegu: 

Mare Clausum Bisita 

Maiatzaren 17an 11:00etan (EUSK) eta 12:00etan (CAS).  Mare Clausum erakusketak historiatik bidai bat egiten du gaur egungo egoerari erantzuna bilatu nahian; Museoek iragana ez ezik gizartearen gaur egungo egoerari ere begiratu behar diotela aitortuz. 

Norena da itsasoa? Galderari erantzuteko asmoarekin, erakusketa honek itsasoak gaur egun ere gure gizartean eta politikan daukan garrantzia azpimarratzen du.

Portura begira familia tailerra

Maiatzak 17an 11:30etan. Museoen etorkizuna birpentsatzeko etxeko txikiek gure itsas-ondarearekiko daukaten ikuspegia jakin nahi dugu. Hontarako argazkigintza tailer bat proposatuko dugu, haurrek Donostiako portuarekiko daukaten ikuspegia azaldu dezaten eta Donostiko itsas-historiaren ardatz den leku honen inguruan hausnarketa sustatuz. 

Argazki tailer honetan Haurrak argazkilari bihurtuko dira eta Donostiako portua izango da beren paisaia!


Laburrean

Non