Museoen Nazioarteko Eguna 2025, El Pobaleko Burdinolan

Muskiz 2025(e)ko maiatzaren 17(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 18(e)ra
  • Museoen Nazioarteko Eguna 2025, El Pobaleko Burdinolan

Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.

Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.

Musoen Nazioarteko Egunaren barruan El Pobal Burdinoal hainbat jarduera antolatuko ditu:

  • Larunbata 17: Topaketaren artea: egurra, burdina eta sua

Jose Pablo Arriaga artistaren hitzaldia eta erakustaldi zuzena

Maiatzaren 17 larunbatean, Museoen Nazioarteko Eguna (MNE) ospatzeko, Jose Pablo Arriaga eskultorearen bisita izango dugu. Bere lanaz hitz egingo digu, eta bereziki, 2024an El Pobalen inauguratu genuen “Haize-orratzak Bizkaian” aldi baterako erakusketarako sortu duen piezaz. Tradizioa eta abangoardia lotzen dituen proposamen artistikoa, burdinaz forjatutako haize-orratz historikoak besarkatzen dituzten egur kurbatuko pieza iradokitzaileen bidez.

Bere sormen unibertsoan, zurak, suak eta burdinak hitz egiten dute tentsio eta kurba dantza batean. Arriagak intentsitatez arakatzen du materia: egurra bihurritu eta indarrez moldatzen du angeluzuzena borobil bihurtu arte eta zurruna mugimendu.

Jardunaldian zehar zuzenean lan egiten ikusi ahal izango dugu, bere sormen prozesua eta aurkakoen arteko harmonia inspiratzailea lortzeko metodoak jarraitu ahal izango ditugu.

Hau da gure aldi baterako erakusketaren lehen agur-ekitaldia. Amaitzeko, ekainaren 7an, larunbatean, haize-orratzen bidez arte unibertsalari buruzko hitzaldi bat emango du Jesús Muñiz historialariak.

Ordutegia: 11:00 h.

Doako jarduera.

  • Igandea 18: Doako bisita gidatuak errota-burdinolara.

Ordutegia: 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00etan.

Erreserba 629 271 516 edo elpobal@bizkaia.eus bidez egin behar da.

El Pobaleko Burdinola:

Muskiz udalerrian El Pobaleko Burdinola dago: lantegi hidrauliko bat, burdin harria landu, eta mota guztietako lanabesak eta tresnak egiten zituena. Muñatones Gaztelutik eskualdea mendean zuen leinuak eraiki zuen burdinola XVI. mende hasieran, Salazar leinuak, alegia, eta 1965era arte iraun zuen lanean.

Osperik handiena XVII. mende amaieran izan zuen, tailerra handitzearekin batera, azpiegitura hidraulikoa berreraiki zuten garaian. Hala ere, gaur egun ikusgai ditugun hainbat eraikuntza eta makineria XIX. mende amaierakoak dira. Garai hartan, azken olagizonak eginahalean ari ziren, teknologikoki aurreratuago zegoen aro berri batean lehiakorrak izaten jarraitzeko.

Burdinolaren inguruan, produkzio-gune oso bat zegoen antolatuta: olagizonen etxebizitza, irin-errota, ogi-labeak, baratzak eta mendiak, egurrez zein ikatzez hornitzeko.

2004. urtean ateak zabaldu zituenetik, museo bizia da El Pobal; izan ere, Bizkaiko industriaurreko jarduerarik inportanteenetako bi erakusten dira bertan: burdingintza eta errotaritza. Ingurune eder hau bisitatzera Barbadun ibaiaren ertzetara hurbiltzen diren guztiek bi makina hidraulikoak abian ikusteko aukeraz gozatu ahal izango dute.


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 17(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 18(e)ra
  • LekuaEl Pobaleko Burdinola
    El Pobal auzoa, z/g
    Muskiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda El Pobaleko Burdinola, Muskiz

Non