Museoen Nazioarteko Eguna 2025, Bilboko Arkeologia Museoan
Aurten ere Museoen Nazioarteko Eguna Bizkaian ospatuko da programazio berezi eta doako sarrerekin Bizkaiko museo gehienetan, gainera tailer ezberdinak antolatuko dira aire zabalean eta lurraldeko 45 museoak egun bakar batean ezagutzeko aukera izango da. Ekimen honi buruzko informazio guztia, baita Bizkaiko museoen eskaintza ere, museoeneguna.eus webgunean dago eskuragarri.
Datorren maiatzaren 18an, Bizkaiak bat egingo du Museoen Nazioarteko Egunarekin, Bizkaiko museo-eskaintza aberatsa eta askotarikoa herritarrei hurbiltzeko proposamenarekin. "Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste" lelopean, Bizkaiko Foru Aldundiak, lurraldeko museoen ordezkaritza zabalarekin batera, maiatzaren 18an egingo diren ekimenak aurkeztu ditu.
Bizkaiko museoen artean, Arkeologi Museoa Bizkaiko ikerketa arkeologikoen kanal-hedatzaile eta erreferentzia-zentrua da, lurraldeko historia ezagutarazteko, ikerketa arkeologikoak sustatzeko eta material arkeologikoak biltzera, gordetzera eta zaharberritzera zuzendutako ekintzak aurrera eramaten baititu. Museoko erakusketa iraunkorrak duela 100.000 urte baino gehiago gure lurraldean bizi izan ziren gizakien historiaren hastapenetatik garai historikoetaraino bidaiatzea ahalbidetzen digu.
Maiatzak 17 eta 18 SARRERA DOAN
- Maiatzaren 17an, 12:00etan eta 17:00etan Museoko espazio ezkutuetara bisita gidatua
Arkeologia museoko ateak guztiz irekiko ditugu eta museoko ohiko bisitetan ikusten ez diren espazioak erakutsiz, bi bisita gidatu izango dira: Goizeko 12:00etan euskarazko bisita gidatu bat eta arratsaldeko 17:00etan gazteleraz izango da.
- Maiatzaren 18an, museoko sarrera doakoa izango da.
Egun honetan famili tailerrae ere izango dugu 11:30ean, “Baleazaleen herriak” familia tailerra igandero bezala, eta hau ere doakoa izango da.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2025(e)ko maiatzaren 17(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 18(e)ra
- LekuaArkeologi Museoa
Mallonako Galtzadak 2, Prim z/g
Bilbao
Web - ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
- Ikusi agenda Arkeologi Museoa, Bilbao


