"Hazia, bidaia handi baten istorio txikia"
- Oharra: Gonbidapenak antzezlanaren egunean bertan banatuko dira ordubete lehenago hasita Etxarrienen bertan.
Kala txikiak, barraskiloak ahoan zeraman hazi txikia taupadaka ikusi zuenean, honen atzetik joateko beharra sentitu zuen; berdea non jaiotzen den eta itsasoa non ikusten den lekura; eguzkiak berotu eta elurra egiten duen ingurura; hazi txikia ernetuko den horretara…
“Logura gabeko” hiri grisa atzean utzi, eta poliki poliki, presarik gabe, barraskiloen abiadura makalean, bidaia hasiko dute. Beraien aurrean izadi bizi, indartsu, atsegin eta eztia azalduko da, eta Kalak orduan ulertuko du, hainbestetan irudikatu eta amestu duen leku ezezagun horretarainoko bidaiak ez duela itzulerarik.
Konpainia: Didau Antzerki Faktoria.
Adina: +3 urte
Laburrean
- Mota Antzerkia (haurrentzat)
- KonpainiaDidau Antzerki Faktoria
- Data 2025(e)ko Maiatzak 17
- Ordutegia18:15
- LekuaEtxarri Ene Kultur Etxea
Elenategi kalea 2, alboko atea (Martutene)
Donostia / San Sebastián
Web - ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Etxarri Ene Kultur Etxea, Donostia / San Sebastián


