Euskal Jaiak 2025 Elorrion: egitaraua

Elorrio 2025(e)ko Maiatzak 17
  • Euskal Jaiak 2025 Elorrion: egitaraua

Maiatzaren 17an, goiz osoan arituko dira Elorrioko neska-mutil dantzariak kalejiran¿¿.

Euskal dantzak protagonista izaten diren urteroko hitzordua zapatu honetan egingo du Besaide dantza taldeak. Normalean beste herri bateko taldeak etortzen dira gonbidatu moduan, baina aurten, saiatu arren, ezin izan dute elkartrukea gauzatu, eta, hortaz, herriko dantzari gazteek hartuko dute kalea.

Hiru taldetan banatutako 51 neska-mutil dabiltza Besaide dantza taldean, eta guztiek bat egingo dute kiroldegian, 10:30ean. 11:00etan, kalejiran irtengo dira Ganondorarte, bertan dantza egin eta plazara abiatuko dira dantzan jarraitu eta talde argazkia ateratzera. Azkenik, kiroldegira itzuliko dira, giro ederrean.

elorrio.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 17
  • Ordutegia11:00
  • LekuaElorrio
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Elorrio

Non