Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketa 2025
Dena prest larunbat honetan, maiatzak 17, Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketaren hirugarren edizioa ospatzeko. Hernanin 15 aldiz ospatu ondoren, herri horretako musika eskolako Leokadisti txistu taldeak eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteak antolatuta, Bilbo txapelketa honen egoitza izan zen lehen aldiz 2023an. Aurtengo ekitaldiak 29 bakarlari hartuko ditu, Bizkaitik, Gipuzkoatik, Nafarroatik eta, nobedade gisa, Lapurditik etorriak. Sarrera librea izango da lekua bete arte.
Lehiaketa Euskal Herriko Txistulari Elkarteak eta Bilbao Musikak antolatu dute, goizeko eta arratsaldeko saioetan, biak Bidebarrieta Kulturgunean. Horrela, 9:30etik aurrera, 1. eta 2. mailako txapelak jokatuko dira, 12 urtetik beherako eta 13 eta 17 urte bitarteko bakarlariak, hurrenez hurren. Arratsaldean, 16:00etatik aurrera, hirugarren kategoriako txistulari onenaren titulua lortzeko lehiatuko dira, 18 eta 25 urte bitarteko bakarlariak.
Parte hartzeko hurrenkera Txapelketaren egunean ezarriko da, zozketa publiko bidez. lehiaketa hasi aurretik. Ekitaldiaren aurkezpenaz Joseba Olagarai arduratuko da. Epaimahaia, Ainara Martinez, Aitor Huarte eta Maite Sagastibeltza osatuko dute, eta irizpide hauetan oinarrituko da puntuazioa: burutzapena, interpretazioa, soinuaren kalitatea, obraren zailtasuna eta emanaldia. Sari-banaketa eta sorpresen zozketa eguneko interpretazio guztiak amaitu ondoren eta epaimahaiak erabakia hartu ondoren egingo da.
SARIAK
- 1. kategoria: 12 urte edo gutxiagoko bakarlaria
1. saria: 250 euro, garaikurra eta txapela.
2. saria: 200 euro eta garaikurra.
3. saria: 150 euro eta garaikurra. - 2. kategoria: 13 eta 17 urte bitarteko bakarlaria
1. saria: 300 euro, garaikurra eta txapela.
2. saria: 250 euro eta garaikurra.
3. saria: 200 euro eta garaikurra. - 3. kategoria: 18 eta 25 urte bitarteko bakarlaria
1. saria: 500 euro, garaikurra eta txapela.
2. saria: 400 euro eta garaikurra.
3. saria: 300 euro eta garaikurra.
Lehiaketak Bilboko Udala, Silboberri Txistu Elkartea, Gancedo Txistugilea, Ezpela Creaciones eta Meltxora euskal moda eta ehunak enpreseen eta erakundeen laguntza du.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2025(e)ko Maiatzak 17
- LekuaBidebarrieta Kulturgunea
Bidebarrieta, 4
Bilbao
Web - Ikusi agenda Bidebarrieta Kulturgunea, Bilbao


