Dantzatzen Kalez Kale Udal Folklore Akademiak eta Indarra eta Haize Dulantzi dantza taldeek antolatutako ekimena da. Hiru taldeetako dantzari txikienak Gasteizko kale eta plazetan zehar dantzatzeko eta elkar ezagutzeko helburuarekin antolatuta dago.
Hiru taldeek bere dantzak eskainiko dituzte txandaka hiru plazetan. Saio bakoitzak 10-15 minutuko iraupena edukiko du. Berehala hurrengo plazara joango dira kalejiran. Bukatzeko, hiru taldeetako dantzari guztiek elkarturik hiru dantza eskainiko dituzte Andre Maria Zuriaren plaza.