Antxoa Eguna 2025 (maiatzak 16-18 - Ondarroa)

Ondarroa 2025(e)ko maiatzaren 16(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 18(e)ra
  • Antxoa Eguna 2025 (maiatzak 16-18 - Ondarroa)

Ondarroak Antxoa Egunaren edizio berri bat hartuko du maiatzaren 16tik eta 18ra. Kantauri itsasoko erreginaren jaia maiatzaren 17an egingo da aurten, zapatuz, Alde Zaharrean. Ondarroako Udalak eta herriko taldeek egitarau zabala antolatu dute egun horretarako. Guztira herriko 14 taldek parte hartuko dute eguerdirarte pintxoak saltzen, moilan: Artibai Judo Taldea, Aurrera Txirrindu Kluba, Danak Etxea, Kantaize, Tupay Peruko Elkartea, Txirrimorraski, Karenka, Yaalah, Arnasa, Hondar Ahua eta Casa de Galicia. Arraun Elkarteak kontserbak salduko ditu leku berean. Baina pintxo horiek egiteko ezinbestekoa da beste urte batez herriko elkarte gastronomikoen laguntza: Casa de Galicia, Gau Hontza, Pixape, Tupay eta Txitxipotxin. Arranondok, urtero bezala, Kofradia Zaharraren aurrean egingo ditu pintxoak, bertatik bertara eta Tupay elkarteak ere antxoa pintxo berezi bat prestatuko du, jatorri peruarreko produktuekin.

 

ondarroa.eus

Laburrean

  • Mota Jaiak
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 16(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 18(e)ra
  • LekuaOndarroa
  • Ikusi agenda Ondarroa

Non