Umore Azoka Leioa 2025: "Gota"

Leioa 2025(e)ko maiatzaren 15(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 16(e)ra
  • Umore Azoka Leioa 2025: "Gota"

Leioako 2025eko Umore Azokaren barne.

Hodei bete sabairen azpian, ura biltzen ari da kaleko ontzi bat. Ur hori ez dator, ordea, zerutik. Euria desagertu da, eta jada ez zaigu haren oroitzapena besterik geratzen: fikzioa eta magia sartzen zaizkigu tartean, etengabeko antzerki-engainuen artean, tantaz tanta. Irudizko tanta horiek harridurazko etengabeko erritmo bihurtuko dira. Hala, irudizko eta fantasiazko koreografia bat sortuko dute, sormenari eraginez, absurdoarekin jolasteko. Bat-batean agertutako kikara bat, poltsikoko txanpon urdurien txin-txina, eta mahuketatik ateratako koilara-parrasta geraezin bat.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Txema Muñoz
  • Zuzendaritza: Leandre Ribera
  • Musika: Lluis Alba
  • Jantziak: Judith Dress Art
  • Antzezlea: Txema Muñoz

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaTxema Muñoz
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 15(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 16(e)ra
  • OrdutegiaOsteguna 15, 19:00 // Ostirala 16, 20:00
  • LekuaMolino
    Leioa
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Leioa

Non