"Wunderland"
“Wunderland” 360º-ko errealitate birtualeko film esperimental bat da, eta familia gazte baten eguneroko bizitza kontatzen du, beti baketsua ez dena. Errealitate birtualeko betaurrekoekin eta 3D soinuko entzungailuekin, publikoak bizi ahal izango du nola zaintzen duten beren haurra “amak” (Maresi Riegner) eta “aitak” (Valentin Postlmayr), haurraren ikuspegitik.
Ama eta aita gauza asko dira, artistak, hipsterrak, millennialak; baina ez dira zoriontsuak. Gaur egun, emakumeak ez du zertan bere bizitza eta ametsak sakrifikatu amatasunagatik. “Wunderland” filmean, aitak utzi du ibilbide profesionala seme-alabak etxean zaintzeko; bitartean ama kanpoan dago, bere ibilbidearekin aurrera egiten.
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2025(e)ko maiatzaren 14(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 15(e)ra
- Ordutegia17:00 - 20:00
- LekuaAZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao
Web - ZenbatekoaDoan
- Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao


