Leioa Big Band: "Ana Bejeranoren omenez"

Leioa 2025(e)ko Maiatzak 14
  • Leioa Big Band: "Ana Bejeranoren omenez"

2007an Leioako Kontserbatorioan jaiotako Leioa Big Band taldea agertokietara itzuliko da kontzertu berezi batekin: Ana Bejeranoren Omenez, 12 urtez baino gehiagoz bertako abeslaria izan zenaren oroimenez. Ana Bejeranok –Mocedades, Txarango Trío eta Ana Bejerano Concept taldeetan egindako ibilbideagatik ere ezaguna denak– arrasto ahaztezina utzi zuen bandan eta musikaren panoraman.

Talde honek hainbat belaunalditako musikariak biltzen ditu, musika modernoarekiko zaletasunak elkartuta, eta hainbat lekutara eraman du bere soinua, hala nola Euskalduna Jauregira, Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdira eta Bilbao Distrito Jazzera. Oraingoan, omenaldia egingo diote Bejeranori, swingez betetako errepertorio hunkigarri batekin.

Jazza eta zuzeneko musika gustuko dutenentzat ezinbestekoa. Ez ezazu huts egin!

ZUZENDARITZA: Oskar García Castresana.
MUSIKARIAK: Leioa Big Band.
IRAUPENA: 75′.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 14
  • Ordutegia20:00
  • LekuaKultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
    Web
  • Zenbatekoa3 €
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Kultur Leioa, Leioa

Non