CIMASUB Tour 2025 (Astigarraga)

Astigarraga 2025(e)ko maiatzaren 14(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 28(e)ra
  • CIMASUB Tour 2025 (Astigarraga)

Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloaren helburua itsas hondoa ezagutaraztea eta harenganako maitasuna eta errespetua transmititzea da. Horretarako, urpekaritza erabiltzen du kirol gisa, urpeko irudia teknologia gisa, zinema eta argazkilaritza arte eta kultura gisa, eta itsasoarekiko maitasuna bandera gisa.

Aurtengo leloa "Irudi bakoitza, konpromiso bat. Begirada bakoitza, aukera bat" da. Nazioarteko Itsaspeko Zinema Zikloak (CIMASUB), ikusleak ozeanoaren sakonera eramango dituen jardueraz beteriko programarekin dator. Aurten, zinema-proiekzioen aukeraketa esklusiboa, itsas bizitza eta paisaiaz gozatzeko argazki erakusketa, Itsaspeko Txikiziklo ezaguna eta adinekoentzako Itsaspeko Adinziklo programa izango dira jaialdian.

Hauek dira zikloaren baitan antolatu diren jarduerak, irekiak eta doakoak izango dira guztiak:

Itsaspeko Zinema maiatzaren 14an, 21ean eta 28an; 19:00etan, Erribera kulturgunean.

Hiru egunetan zehar, itsas munduaren hainbat alderdi aztertuko dira film laburren eta dokumentalen bidez. Lehenengo saioa itsas biodibertsitateari eta espezieen eta ingurunearen arteko harremanei buruzkoa izango da. Bigarrena kontserbazioaz eta jasangarritasunaz arituko da, klima aldaketa eta kutsadura bezalako gaiak jorratuz. Azkenik, azken saioak itsasoari lotutako giza eta kultur istorioak nabarmenduko ditu.

Argazki erakusketa maiatzaren 14tik 28ra; Erribera kulturgunean.

Itsas espezie paregabeak eta urpeko paisaiak erakutsiko ditu, ozeanoetako txoko harrigarrienetara eramango gaituztenak.

Itsaspeko Txikizikloa Astigarragako Herri Eskolako ikasleentzat; maiatzaren 19an, 10:00etan, Erribera kulturgunean.

Zinema hezitzailea gazteenentzat. Hezkuntza-ziklo hau Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago, eta itsas biodibertsitatea ezagutzea eta ozeanoak babestearen garrantziaz ikastea du helburu, proiekzioen eta hitzaldien bidez.

Itsaspeko Adinzikloa maiatzaren 21ean; 11:00etan, Astigarragako Eguneko Zentroan.

Itsaspeko zinema gure adinekoentzat. Cimasubek Astigarragako eguneko zentroa bisitatuko du bertan bizi direnei eta haien familiei itsas hondoek gordetzen dituzten edertasun eta sekretu guztiak eramateko.

Itsas bizitza eta aurre egin beharreko ingurumen erronkak hobeto esploratzeko eta ulertzeko aukera paregabea izango da ziklo honetan eskaintzen diren jardueretan parte hartzea.

Informazio gehiago.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 14(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 28(e)ra
  • LekuaErribera Kulturgunea

    Astigarraga
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Erribera Kulturgunea, Astigarraga

Non