"Argizagi. Zubiak laguntasunerantz"
"Argizagi. Zubiak laguntasunerantz" animaziozko filma emango da asteazkenean Biteri Kultur Etxean
Marramiau sorkuntza talde hernaniarrak Durangoko Azokako Sormen Bekarekin egindako lana da.
Argizagi. Zubiak laguntasunerantz haurrentzako animaziozko filma ikusteko aukera izango da asteazkenean, hilak 14, Biteri Kultur Etxean, dohainik.
Marramiau Sorkuntza Taldeak Durangoko Azokako 2023ko Sormen Bekarekin garatu du marrazki bizidunen sorta hau. Uxue Bereziartua Lonbide, Miren Bereziartua Lonbide eta Ihintza Iriarte Apezetxea hernaniarrak daude estudioaren atzean. Ekoizpen osoa eta filma, hasieratik bukaerara, euskaraz dira.
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2025(e)ko Maiatzak 14
- Ordutegia17:00
- LekuaBiteri Kultur Etxea
Nafar kalea, 18
Hernani
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Biteri Kultur Etxea, Hernani


