"80 urte, 80 akuarela: argi eta ur bidaia"

Bilbao 2025(e)ko maiatzaren 14(e)tik 2025(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • "80 urte, 80 akuarela: argi eta ur bidaia"
    Ana Undurraga

Euskal Akuarelarien Elkartearen 80. urteurreneko nazioarteko erakusketan, euskal artisten eta nazioarteko erreferenteen 80 akuarela batu dira; eta abuztuaren 30era arte bisitatu ahal izango da Bilbon.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ondare Aretoan, abuztuaren 30era bitartean, Euskal Akuarelarien Elkartearen 80. urteurreneko erakusketa egingo da. «80 urte, 80 akuarela: argi eta ur bidaia» erakusketak omenaldia egin nahi dio urmargoen tradizioari, eta, aldi berean, ikuspegi globaleko etorkizuna proiektatu.

Erakusketarako, akuarelen arte-eremuan izandako bilakaera eta indarraldia islatzen dituzten 80 artelan hautatu dira: 22 akuarela, akuarelaren eremuan mundu mailako ospea duten nazioarteko artistenak; 19 akuarela, Espainiako akuarelaren aberasgarri diren artistenak; eta 39 akuarela, Euskal Akuarelarien Elkarteko euskal artistenak. Euskal artelanen artean, badira zuzenean gonbidatutako artista ospetsuen 7 artelan, eta lehiaketa bidez hautatutako beste 32 artelan.

80 akuareletan barrena, erakusketa aukera ona da akuarelaren artea adierazpide gorenean esploratzeko. Aurkeztutako artelanek, teknika ez ezik, egile bakoitzaren emozioak, paisaiak eta ikuspegi pertsonalak ere jartzen dituzte agerian. Autore horiek ura eta pigmentuak une galkor eta argitsu bilakatu dituzte.

«80 urte, 80 akuarela» ospakizuna baino askoz gehiago da: gonbidapen argi bat da koloretan eta gardenetan bidaiatu dezagun; gune bat, tradizioak eta berrikuntzak bat egin dezaten eta akuarelaren ederrak bizirik eta indarrez iraun dezan, duela zortzi hamarkadako intentsitate bereko oihartzunarekin.

Euskal Akuarelarien Elkartea 1945ean sortu zen; funtsezko erreferentea izaten jarraitzen du, akuarela Euskadin eta hortik harago sustatu eta garatzeko, eta diziplina artistiko horren sustatzaile gisa sendotu da.

bizkaia.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 14(e)tik 2025(e)ko abuztuaren 30(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik larunbatera: 10:00-14:00 eta 15:30-19:00. Igande eta jaiegunetan: itxita
  • LekuaOndare Aretoa
    María Díaz de Haro, 11
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Ondare Aretoa, Bilbao

Non