Peripheries Of Performing Arts And New Technologies 2025
Azkuna Zentroak Peripheries of "Performing Arts & New Technologies" sinposioa antolatu du, teknologien bidez arte eszenikoen ekoizpenean berrikuntza lantzeko "ACuTe. Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology" Europako proiektuaren esparruan.
Erreferentziako 14 antzoki, kultura-zentro, unibertsitate eta arte sortzaileen erakunde daude Europako partzuergo horretan, besteak beste, Azkuna Zentroa. 2022az geroztik, forma berriak ikertzen eta testatzen dituzte, agertokian istorioak kontatzeko eta ekoizteko moduan teknologia digitalak txertatzeko, entzuleek eragin-truke desberdina izan dezaten. Diziplinarteko ikuspegiarekin eta baterako sorkuntzako metodologiekin, “proba kulturalen banku” bat sortzen ari dira, prototipo ukigarri eta berritzaileekin, dramaturgiaren, diseinu eszenikoaren eta publikoaren parte-hartzearen esparruan.
Proiektu horren zer-nolakoak erakutsiko dira praktika artistikoen sektore profesionalari zuzendutako Peripheries of Performing Arts & New Technologies sinposioan. Topagune horretan, hainbat kulturatako artista, antzerkigile, teknologo eta pentsalariak hizketan arituko dira sorkuntza eszeniko garaikideaz eta sortzen ari diren teknologiez, ikuspegi askotariko eta tekno desberdinetatik. Sinposioan, prozesu horiek guztiak dantza, antzerki eta ekintza performatiboarekin hibridatuko dira.
Programak talde-hitzaldiak, workshop-ak, networking aukerak, arte erakustaldiak eta publikoari zabalik egongo diren eszena-ekoizpen zein arte-instalazio esperimentalen emankizunak barne hartuko ditu. LATTICE nabarmentzen da, Ziomara Hormaetxeren dantza performatiboko pieza, Azkuna Zentroak ekoitzia proiektu europar honen esparruan, eta fisika kuantikoaren printzipioetan oinarritua.
PROGRAMA
MAIATZAK 13, ASTEARTEA
15:30 – 19:30 – Design thinking workshop. Saxion University of Applied Sciences // Bastida Aretoa (Edukiera mugatua) Teknologia digitalak arte eszenikoetan sartzean, aukera berriak azaldu dira sorkuntzarako, baita erronka erabakigarriak ere, dibertsitate, inklusio eta errepresentazioari dagokienez.
- Herman Paassen. Ikertzailea. Saxion University of Applied Sciences
- Hester van der Ent. Katedratikoa. Saxion University of Applied Sciences
9:15 – Akreditazioak // Bastida Aretoa
9:45 – Inaugurazio-hitzaldia: Visions of the performing arts of the future // Bastida Aretoa
- Christl Baur. Ars Electronica jaialdiaren zuzendaria
10:30 – ACuTe Talk Session 4: City Game Nova Gorica // Bastida Aretoa
Nova Goricak (Eslovenia) eta Goriziak (Italia) osatzen duten konurbazioa da mugikorreko aplikazio honetako abenturaren espazioa. Bi mugaz gaindiko hiriak batzeko eta esploratzeko sortu da, asmakizunen, erronken eta altxorren bilaketaren bidez.
- Carla Meller. Nazioarteko Lankidetzak. Academy for Theatre and Digitality (moderatzailea)
- Marko Bratuš. Arte zuzendaria. SNG Nova Gorica
- Markus Schubert. Teknologoa eta Nebelflucht-en sortzailea
- Herman Paassen. Ikertzailea. Saxion University of Applied Sciences
- Hester Van der Ent. Katedratikoa. Saxion University of Applied Sciences
11:30 – Kaferako atsedena
12:00 – Showcase case open lab: CUBUS and other artifacts // Iparraguirre Aretoa
- Andrés Beladiez. Eszena-zuzendaria
“CUBUS” testuinguru dramatikoan sortzen ari diren teknologien aukerei buruzko ikerketaren emaitza da, multimedia-instalazio interaktibo bat, haurrentzako jostailu eszeniko bat.
17:30 – Panel 1: Tecno-Diversity // Bastida Aretoa
Teknologia digitalak arte eszenikoetan sartzean, aukera berriak azaldu dira sorkuntzarako, baita erronka erabakigarriak ere, dibertsitate, inklusio eta errepresentazioari dagokienez. Panel honek aztertzen du nola aberastu dezaketen teknologia berriek teknodibertsitatea, tradizioz bazterretan egon diren narratiba eta praktika artistikoei ahotsa eta espazioa emanez.
- Marta Monfort. SAREA-ko kidea
- Marcos Pereira. Artista multidisziplinarra (online)
- Amaia Vicente. Artista eta ikertzailea
- Inés Enciso. Inklusio eta irisgarritasun aholkularia. Centro Dramático Nacional
20:00 – Performance bertikala: ATXINE. Janire Etxabe // Kulturen Ataria
15:30 – Panel 2: Post-Digital audience // Bastida Aretoa
Errealitate postdigital honetan, antzerkiak bere esparrua hautsi, eta eszenaratzen hasi behar du tartean dagoen horretarako: presentzia, konexioa eta esanahia irudikatu eszenatokitik eta pantailatik harago.
- Vero Róza Risnovska. Antzerkigilea. Theatre Convention-eko (ETC) proiektu kudeatzailea
- Pepe Zapata. Publiko kulturaletan aditua
- Christy Romer. Komunikazio arduraduna. European Theatre Convention
16:30 – Experimenting with performances and installations
- WUNDERLAND. Aurkezpena eta esperimentazioa: arte-zuzendaria // Mediateka BBK (16 urtetik gora)
360º-ko errealitate birtualeko film esperimental bat da, eta familia gazte baten eguneroko bizitza kontatzen du, beti baketsua ez dena. Errealitate birtualeko betaurrekoekin eta 3D soinuko entzungailuekin, publikoak bizi ahal izango du nola zaintzen duten beren haurra “amak” (Maresi Riegner) eta “aitak” (Valentin Postlmayr), haurraren ikuspegitik.
- Reconstituirea. Craiovako Antzoki Nazionala // Fernández del Campo Aretoa
Catinca Draganescu-k zuzendutako antzerki-ekoizpenaren transmedia osagaia da Reconstituirea errealitate birtualeko instalazioa, “Marin Sorescu” Craiovako Antzoki Nazionalak ekoitzia, Ciprian Facaeru-ren eszenografiarekin.
- Held in Human II: Rose in Your Brain. Onlineko aurkezpena
Liis Vares-ek eta Taavet Jansen-ek, Held in Human II: Rose in Your Brain lanaren egileek, performance hau sortzeko prozesua partekatzen dute, irakurketa fisikoa eta errealitate mistoko betaurrekoak erabiliz gorputzean bertan esperimentatu daitezkeen pentsamenduen koreografia bat konbinatzen dituena.
- Prosessen Mot Menneska. Anders Hasmo antzerkigileak eta Det Norske Teatret-en eszena-zuzendaria den Peer Arne Perez Øian-ek aurkeztua // Bastida Aretoa
Lan berritzaile honek birsortzen duen etorkizun hurbilean, AAk munduaren kontrola hartu du, eta hodeian kokatutako paradisu digital batean bizitzea eskaintzen dio gizateriari salbazio gisa.
- Culture Testbeds for Performing Arts and New Technology from Bilbao. Presentado por Jaime de los Ríos, artista new media
Aurkezpen honetan, Jaime de los Ríosek gonbit egiten digu teknika, estetika eta dantza uztartzeari buruz hitz egitera eta ulertzera, bi urtez baino gehiagoz landu baita Azkuna Zentroko openLaben
18:00 – Hitzaldi-performancea // Bastida Aretoa
- Claudix Vanesix. Artista
19:00 – Mugimenduko lan performatiboa: LÀTTICE. Ziomara Hormaetxe. Estreinaldia. Azkuna Zentroaren ekoizpena ACuTe proiektuaren esparruan // Auditorioa
20:00 – Performance bertikala: ATXINE. Janire Etxabe // Kulturen Ataria
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2025(e)ko maiatzaren 13(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 15(e)ra
- Ordutegia9:15 - 20:00
- LekuaAZ Azkuna Zentroa
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao
Web - ZenbatekoaIzen-ematea
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao


