MAHAI-INGURUA: "Trantsizio ekosozial justuak 'ordena berri' batean"
Mundua bizkortzen eta gogortzen ari den garai honetan, gelditzeko, elkarrekin pentsatzeko eta norantz goazen galdetzeko espazioak behar ditugu. Horregatik, Entrepueblos–Entrepobles–Entrepobos–Herriarte-ren XXXVII. Batzar Nagusiaren baitan, datorren larunbatean, maiatzaren 10ean, Hika Ateneo ireki egingo dugu herritar guztientzat: ekitaldi publiko irekia eta doakoa.
12:00etatik aurrera mahai-inguru bat ospatuko dugu:
“Trantsizio ekosozial justuak ‘ordena berri’ batean”.
Gelditzeko, elkartzeko eta ekologia politikotik, feminismotik eta lurralde-erresistentzietatik eztabaidatzeko unea izango da.
Hegoaldetik, Euskaditik, Kataluniatik eta Valentziatik etorritako ahots ezberdinek esperientziak, diagnostikoak eta proposamenak partekatuko dituzte eredu justuagoetarako bidean.
Pertsonen eta lurraldeen arteko elkarrizketa izango da, gertatzen dena kontatzera ez ezik, elkarrekin eraikitzera ere etorriko dena.
Parte-hartzaileak:
– Breno Bringel, irakaslea eta ikertzailea Rio de Janeiroko UERJ–IESP eta Madrilgo UCM unibertsitateetan, Hegoaldeko Paktu Ekosozialaren kidea.
– Gorka Martija, Latinoamerikako Multinazionalen Behatokia (OMAL – Euskadi).
– Natalia Riera, Entrepobles eta ACTE, Assemblea Catalana per les Transicions Ecosocials.
– Empar Puchades, lurraldearen defendatzailea, Castellar-L’Oliveral auzoko elkarteko lehendakaria (Valentzia) eta 2024ko urriaren 29ko Dana-ren Biktimen Elkarteko kidea.
Moderatzailea: José Cordero, Herriarteko ekintzaile eta dinamizatzailea.
Sarrera librea, edukiera bete arte.
Non: Hika Ateneo, Eskola Zumarkalea 1, Bilbo.
Noiz: 2025eko maiatzaren 10ean, 12:00etan.
Ekitaldi hau Entrepueblos-en konpromisoaren parte da, topaketa eta gogoeta publikoetarako espazio irekiak sortzeko. Ezagutza, borrokak eta zaintzak partekatu daitezen. Izan ere, trantsizioek, justuak izateko, guztion parte-hartzea behar dute.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2025(e)ko Maiatzak 10
- Ordutegia12:00
- LekuaHika Ateneo (Bilbao)
Ibeni Kaia, 1
Bilbao
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Ikusi agenda Hika Ateneo (Bilbao), Bilbao


