Poltsiko Antzerkiaren Jaialdia 2025
Poltsiko Antzerki Jaialdia formatu txiki eta ertaineko antzerki-ikuskizunen erakustaldia da, eta urtero egiten da Donostiako auzoetako taberna eta lokaletan. 2025ean maiatzaren 8tik 25era izango da.
Poltsiko Antzerkiko programak musika eta umorea, antzerkia, magia edota bakarrizketak bateratzen ditu, eta zaleei zein gune eszeniko tradizionaletara joateko ohitura handirik ez duten ikusleei ere antzerkia hurbiltzea du xede. Jaialdiaren lehenengo edizioa 1991n egin zen.
2025eko maiatzaren 8tik 25era izango da 2025eko Poltsiko Jaialdia. Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espazioetan. Guztira, 16 konpainiak 31 emanaldi taularatuko dituzte; horietatik 8 konpainia emakume hutsez osatutakoak dira, 4 gizonezkoenak eta beste 4 mistoak.
Emanaldiak hiriko 27 gunetan banatuko dira eta guztiak 19:00etan izango dira, maiatzaren 22ko Terapia de grupo antzezlana izan ezik, 20:00etan izango baita.
Tartean Poltsiko Antzerki Sorkuntzako Amahiru taldearen Igogailu batean amaitu zen mundua lan irabazlea eta Itzuli konpainiaren Adriene Bergson-Johnson antzezlan finalista izango dira.
EGITARAUA:
Maiatzak 8:
- "Inprofestakzioa", Baga Biga Faktoria
- AmaHiru: "Igogailu batean amaitu zen mundua", Museum Cemento Rezola
- "Impro Impar Show", Bar Next (Altza)
- Óliver & Liuba: "Los inventores", Mourlás (Morlans)
Maiatzak 9:
- Garazi San Martín: "Bihotz, bi hots, bi txotx!", El Nido Taberna (Herrera)
- Juako Malavirgen: "Cantando por los codos", El Fogón de Miramon
- "Impro Impar Show", Aveniu (Loiolako Erriberak)
Maiatzak 10:
- AmaHiru: "Igogailu batean amaitu zen mundua", Itsas Aurre Kultur Etxea (Igeldo)
- Juako Malavirgen: "Cantando por los codos", Gibelurdin 2 taberna (Loiola)
Maiatzak 11:
- Itzuli Konpainia: "Adriene Bergson-Johnson", Kafe Botanika (Erdialdea)
- AmaHiru: "Igogailu batean amaitu zen mundua", ABA (Mandasko Dukearen Pasealekua, 46)
Maiatzak 15:
- Asis Hansson: "Alter ego", Bidassoa Basque Brewery (Gros)
- Virginia Imaz: "Sex o no sex", Bikutz Taberna (Larratxo pasealekua, 24)
- Óliver & Liuba: "Los inventores", Bar Campus Rugby Bera Bera
Maiatzak 16:
- Belén Nevado: "Dejarme sola", El Parque (Intxaurrondo)
- Asis Hansson: "Alter ego", La Taberna de Egia
- AmaHiru: "Igogailu batean amaitu zen mundua", Etxarriene
Maiatzak 17:
- Belén Nevado: "Dejarme sola", Udaberri (Erdialdea)
- Itzuli Konpainia: "Adriene Bergson-Johnson", Goikoa (Benta Berri)
Maiatzak 18:
- Lorena Arangoa & Aintzane Baleztena: "Milagros & Valentina", Aitona-amonen etxea (Intxaurrondo)
- Garazi San Martín: "Bihotz, bi hots, bi txotx!", Via Fora (Federico García Lorca, 10)
Maiatzak 22:
- Itzuli Konpainia: "Adriene Bergson-Johnson", Scanner taberna (Gros)
- Dana Díaz: "La Maga", Udaberri (Erdialdea)
- Sergio Arróspide & Leire Orbe: "Terapia de grupo", Eraztun taberna (Intxaurrondo)
Maiatzak 23:
- Dana Díaz: "La Maga", Duit (Benta Berri)
- Itzuli Konpainia: "Adriene Bergson-Johnson", Kontadores
- Aroa Berrozpe & Susana Soleto: "La maja y la mona (o viceversa)", Etxarriene
Maiatzak 24:
- Virgina Imaz: "Sex o no sex", Egiatarra Jubilatuen Elkartea
- Poltsiko Antzerkiaren 34. Jaialdiaren Festa: Gurutze Beitia + Antton Telleria, Convent Garden (Erdialdea)
Maiatzak 25:
- "Inprofestakzioa", Kafe Botanika (Erdialdea)
- Lorena Arangoa & Aintzane Baleztena: "Milagros & Valentina", TABA (Egia)
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2025(e)ko maiatzaren 8(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 25(e)ra
- Ordutegia19:00
- LekuaDonostia / San Sebastián
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Info Gehiago
- Ikusi agenda Donostia / San Sebastián


