Mundutik Arrasatera ipuin kontaketak ("Meloia eta Angurria")

Arrasate-Mondragon 2025(e)ko Maiatzak 8
  • Mundutik Arrasatera ipuin kontaketak ("Meloia eta Angurria")

Ipuin kontaketa maiatzaren 8an izango da, 18:00etan Txaetako plazan. Euria egingo balu, ipuin kontaketa Kulturateko Jokin Zaitegi gelan izango da.

Aurten ere, Udal Bibliotekak, Aniztasun Sailak eta Ekin Emakumeak elkarteak elkarlanean, “Mundutik Arrasatera ipuin kontaketak” egitasmoa gauzatuko dugu. Honen helburua pertsona guztien arteko bizikidetza ahalbidetzea, harreman positiboak eraikitzea eta inguruan ditugun aniztasun guztiak ezagutzea eta hauen aitortza egitea da.

Ipuin kontaketen bitartez aniztasun mota guztiak landu nahi dira (kulturala, funtzionala, sexuala, etab.); eta herrian dugun aberastasuna aprobetxatuz, herritarrak egun batez protagonista izatea bultzatu. Horregatik, Arrasateko herritarrak izango dira ipuina kontatuko dutenak. Oraingo honetan Souad Salah Ghala eta Nerea Atxak kontatuko digute “Meloia eta Angurria” ipuina hassanieraz eta euskaraz, maiatzaren 8an 18:00etan Txaetako plazan (euria egingo balu Kulturateko Jokin Zaitegi gelan).

Kontaketa 2 urtetik gorako haurrei eta haien familiei zuzenduta dago eta saioa librea izango da; hau da, ez da aurretik izena eman behar. “Ekimen polita izango del uste dugu, herritarrak bertaratzera animatu nahi ditugu” adierazi dute antolakuntzatik.

arrasate.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia (haurrentzat)
  • KonpainiaEkin Emakumeak
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 8
  • Ordutegia18:00
  • LekuaTxaetako Plaza
    Arrasate-Mondragon
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Arrasate-Mondragon

Non