"Max Ernst. Surrealismoren poetikak" hitzaldi-zikloa

Bilbao 2025(e)ko maiatzaren 8(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 29(e)ra
  • "Max Ernst. Surrealismoren poetikak" hitzaldi-zikloa

"Max Ernst. Paris, 1922-1928" erakusketaren esparruan, hitzaldi-ziklo honen xedea da margolari surrealista horren bizitzari, ibilbideari eta obrari lau hurbilketa egitea. Haren lanean islatzen da surrealismoak arte-mugimendu gisa eta mugimendu politiko gisa utzitako arrastoa; begiratzeko "beste" modu berezi horren bidez eraikitako iruditeria eta beste arte-diziplina batzuekin duen lotura; eta nola XX. mendeko artearen garapenerako funtsezkotzat jotzen diren berrikuntza teoriko eta teknikoen ekarpenak ahalbidetu zuen hori guztia.

Horren guztiaren berri ematen dute erakusketan dauden 14 margolanek, 6 marrazkiek eta Histoire naturelle karpeta ospetsua osatzen duten 34 fototipoek, Obra Gonbidatua programaren esparruan.

Prezioa:

Ziklo osoa (izen-emateak maiatzak 7ra arte):
Museoaren Lagunak: 12 €
Orokorra: 20 €

Hitzaldi bakarra (izen-emateak maiatzak 8tik aurrera):
Museoaren Lagunak: 5 €
Orokorra: 8 €

Ikusi hemen hitzaldiei buruzko informazio guztia.


Laburrean

Non