"Ikastunen Eskola Hura – Aquella Escuela de Aprendices"

Sestao 2025(e)ko maiatzaren 6(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 30(e)ra
  • "Ikastunen Eskola Hura – Aquella Escuela de Aprendices"

Sestaoko Musika Eskolan maiatzaren 30era arte egongo da ikusgai Maria Ome Jané artista katalanaren "Ikastunen Eskola Hura – Aquella Escuela de Aprendices" pintura-erakusketa.

Ezkerraldeko industria-ondarea eta, batez ere, Bizkaiko Labe Garaietako Ikastunen Eskola zaharraren eraikina da protagonista eztabaidaezina Labe Garaiari ere keinu txiki bat egiten dion hemezortzi koadroz osatutako erakusketa honetan.

Kataluniako langile-familia baten alaba, Maria Ome 2012an aurkitu zuen Ezkerraldea, eta industria-paisaia horrek hain eragin handia izan zuen beregan, ezen urtero jaioterritik itzultzen baitzen Kataluniatik, umetan, NO-DOren erreportajeen bidez, zinemaren pantailan liluratuta ikusten zuen eskualde magiko horrekin berriz ere topo egiteko.

Baina, zergatik Ikastunen Eskola? "Barruan bizitza handia egon zelako", erantzun du artistak. "Bertan ikasi eta trebatzen ziren gazteak ilusioak eta bizi-proiektuak zituzten pertsonak ziren, eta uste nuen garrantzitsua zela beraien memoria bizirik mantentzea. Gainera, naturak eraikinari eman dion besarkada ikustean, kolore berdeko paleta zabal horrek toki hori duindu eta handiagotu egiten duela sentitu nuen», gaineratu du Edebé argitaletxearentzat ilustratzaile gisa lan egin duen María Omek artistak.

Erakusketa hau Kultura Saila 1902ko apirilaren 29an izan zen Bizkaiko Labe Garaien Fundazioaren urteurrena dela-eta egiten ari den ekitaldietako bat da. Programazio horren barruan, joan den astean Udal Liburutegian eman zuten hitzaldian, Jon Astorquik eta Joseba Beristainek Labe Garaiaren balioa nabarmentzeko diseinatu duten argi- eta soinu-ikuskizuna azaldu zuten.

Carlos García de Andoinek, Kultura eta Memoria Historikoko zinegotziak azaldu du bi jarduera horiek industria-ondarearen berri ematen digutela, Labe Garaia eta Ikastunen Eskolaren eraikina, kultura-objektu gisa aurkeztuz. «Hainbat artetan isla duten objektuak; kasu batean, teknika digitalen bidez sortutako argiztapen eta musikan, , eta, bestean, pinturan. Baina baita kultura-eragile gisa aurkeztuz ere. Kulturak, izaerak eraldatuz, kultura-sortzaile ere bihurtzen baita. Hartara, altzairua ekoizteko sortutako eraikinak orain material ukiezinagoen ekoizle bihurtzen dira, hots, kulturaren, miresmenaren, nostalgiaren, nortasunaren, memoriaren eta artearen ekoizle" azaldu du edilak.

Ikastunen Eskola Hura – Aquella Escuela de Aprendidices" erakusketa honako ordutegi honetan bisitatu daiteke: 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara, astelehenetik ostiralera; eta 10:00etatik 14:00etara, larunbatetan.

Eskuorria (PDF 336KB)?

sestao.eus

Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 6(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 30(e)ra
  • OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 12:00-14:00 eta 17:00-21:00. Larunbatetan: 12:00-14:00
  • LekuaSestaoko Musika Eskola
    Gran Vía 13
    Sestao
    Web
  • Ikusi agenda Sestaoko Musika Eskola, Sestao

Non