"Sonido directo y diseño de audio" ikastaroa, Xanti Salvadorrekin

Donostia-San Sebastián 2025(e)ko maiatzaren 5(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 30(e)ra
  • "Sonido directo y diseño de audio" ikastaroa, Xanti Salvadorrekin

Zuzeneko soinua kapturatzeko teknikak aztertzeko eta soinu-nahasketak, audio-giroak eta unibertso narratibo soinudunak sortzen ikasteko ikastaroa.

Programa:

Ikus-entzunezko lanetarako zuzeneko soinuaren grabazioaren oinarriak modu teorikoan eta praktikoan aztertuko dira. Soinu-kapturaren oinarri teknikoak aztertuko dira. Eguneroko entzunaldietan soinu-geruzak identifikatzen ikasiko da, soinu-atmosfera sinesgarriak berreraiki ahal izateko. Soinu-unibertso narratiboa sortzeko fase ezberdinak aztertuko dira.

Helburuak:

  • Zuzeneko soinuaren harrapaketa aztertzea.
  • Audio nahasketak nola egin ikastea.
  • Soinu postprodukzio teknikak ezagutzea.
  • Unibertso soinudunen sorrera ikastea.

Matrikulatzeko azken eguna: 2025eko apirilaren 28a, 23:59.


Laburrean

Non