Nafarroa Eszenara 2025: egitaraua
Maiatzean zehar, Iruñeko bost agertoki «Nafarroa Eszenara» jaialdiaren lehen edizioaren egoitza izango dira , Nafarroako Antzerki Amateurraren Federazioak bultzatua, Nafarroako Rural Kutxaren Gizarte Ekintza eta Iruñeko Udalaren laguntzarekin.
Maiatzaren 2an, ostiralarekin, ekingo zaio «Nafarroa Eszenara» antzerki amateurraren jaialdiari. Bertan, hamar konpainia nafarrek beren muntaiak aurkeztuko dituzte Nafarroako Antzerki Eskolan, Iturrama, Sanduzelai eta Mendillorriko Civivoxetan eta Txantreako Zentro Komunitarioan. Emanaldiak ostiraletan, larunbatetan eta igandeetan izango dira, maiatzaren 25era arte.
Ekimen honek berretsi egiten du Nafarroakoa Antzerki Amateurraren Federazioak antzerki ez-profesionala ikusarazteko duen konpromisoa, eta erakustoki berri bat sortzen du, konpainien, antzezleen eta produkzioetan parte hartzen duten teknikarien lana aintzatesten duena.
Jaialdiaren amaiera-ekitaldia maiatzaren 31n, larunbatarekin, Baluarteko Ganbera Aretoan egingo den itxiera galarekin etorriko da. Programan parte hartzen duten konpainien talentua aitortuko da eta antzerki amateurra Nafarroako bizitza kulturalaren duen ezinbesteko garrantzia azpimarratuko da.
Emanaldi guztiak 19:30ean izango dira, eta sarrera doakoa izango da. Aretoa bete arte sartu ahal izango da, eta behin emankizuna hasita, ezin izango da ikuslerik sartu.
EGITARAUA:
Maiatzak 2, ostirala
- Al menos no es Navidad, Primera Fila y Centrado. Iturramako Civivoxa.
Maiatzak 3, larunbata
- Strip Póker, 5senti2. Sanduzelaiko Civivoxa.
Maiatzak 9, ostirala
- Políticamente incorrecto, Kilkarrak. Iturramako Civivoxa.
Maiatzak 10, larunbata
- No disparen al ministro, Habiateatro. Mendillorriko Civivoxa.
Maiatzak 11, igandea
- Doméstica, Acto Zero. Txantreako Zentro Komunitarioa.
Maiatzak 16, ostirala
- Páncreas, Camino Escénico. Nafarroako Antzerki Eskola.
Maiatzak 17, larunbata
- ¡Bodas de Sangre!, Speculum Vitae. Mendillorriko Civivoxa.
Maiatzak 18, igandea
- La orden, Mireni. Txantreako Zentro Komunitarioa.
Maiatzak 23, ostirala
- Gora Suiza, Teatro Talo. Sanduzelaiko Civivoxa.
Maiatzak 25, igandea
- Una línea azul plateada en el río, Zerokotan. Nafarroako Antzerki Eskola.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2025(e)ko maiatzaren 2(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 31(e)ra
- LekuaPamplona/Iruña
- Ikusi agenda Pamplona/Iruña


