Poesia Lehiaketa: Uliako Lore Baratzak

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko maiatzaren 1(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • Poesia Lehiaketa: Uliako Lore Baratzak
  • Poesia Lehiaketa: Uliako Lore Baratzak

Antolatzailea: Uliako Lore Baratzak Elkartea (ULB)

Laguntzailea: Arteliburu21

Parte-hartzaileak:
Poesia maite duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute. Bi kategoria ezarri dira:

  • 18 urtetik gorakoak
  • 18 urtetik beherakoak

LEHIAKETAREN OINARRIAK

  • GAIA: «Loratzen diren haziak»
  • HIZKUNTZA: aukera librea

LANAK:

  • Parte-hartzaile bakoitzak poema bakarra aurkeztu ahal izango du.
  • Luzera: gutxienez 8 bertso eta gehienez 30 bertso izango ditu.

ENTREGATZEKO EPEA:

Azken eguna: 2025eko maiatzaren 31. Poemak posta elektronikoz bidali beharko dira helbide honetara: poesiaulb@gmail.com

Posta berean, egilearen datu pertsonalakgehitu beharko dira: izen-abizenak, helbidea,telefono zenbakia eta posta elektronikoa.

BIDALTZEKO FORMATUA:
Postaren gaia: ULB - Poesia Lehiaketa
Bi fitxategi bidali beharko dira, Word edo PDF formatuan:

  • 1. fitxategia: Poemaren izenburua eta ezizena. Poema titulatua eta ezizenarekin sinatua izango du.
  • 2. fitxategia: Ezizena, egilearen benetako izen-abizenak, eta NAN edo dagokion nortasun- agiria.

Poemaren formatuaren baldintzak:

  • Letra mota: Arial edo Times New Roman
  • Tamaina: 12
  • Lerroartea: 1,5

EPAIMAHAIA:

Epaimahaia poesiaren munduko pertsonek osatuko dute. Haien erabakia atzeraezina izango da. Ez antolatzaileek ez epaimahaikideek ezin izango dute lehiaketan parte hartu.

SARIAK:

Bi kategoriatan banatuko dira sariak (18 urtetik beherakoak eta gorakoak):

  • Lehen saria: Poema onenaren diploma +liburu sorta
  • Bigarren saria: Diploma
  • Hirugarren saria: Diploma

Sari banaketa 2025eko ekainaren 22an, igandea, 13:00etan egingo da, Uliako Mintegietako parkean.

EGILE ESKUBIDEAK ETA TESTUEN ERABILERA:

Parte-hartzaileek beren poemak erabiltzeko eskubidea lagako diote antolakuntzari, betiere
erabilera kulturala edo zabalkundekoa bada (kartelak, argitalpenak, eta abar), egilearen izena aipatuz. Lehiaketan parte hartzeak oinarri hauen onarpen osoa dakar.


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 1(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 31(e)ra
  • LekuaDonostia / San Sebastián
  • Ikusi agenda Donostia / San Sebastián

Non