Green Sormena-artea, teknologia eta jasangarritasuna 2025

Bilbao 2025(e)ko Apirilak 30
  • Green Sormena-artea, teknologia eta jasangarritasuna 2025

Bilboko Udalak amaiera emango dio apirilaren 30ean, asteazkena, 19:00etan, Green Sormena-artea, teknologia eta jasangarritasuna programari, La Perrera eraikinean. 

"Recorridos de Caracol" eta "Babesleku" dira 25 parte-hartzaileren artean hautatutako bi proiektuak. Proiektu horiek open studio edo jendaurreko saio esperimental eta interaktibo batean aurkeztuko dira; sarrera librea da.

Programa horren helburua da -Konekta Ideiak programaren barruan dago eta komisario-lanak Estudio Gheadak egin ditu- artearen, teknologiaren eta jasangarritasunaren arloko praktika artistikoak esploratzea eta ekintzailetza sustatzea, 18 eta 35 urte bitarteko gazteen esperientzia teoriko eta praktikotik abiatuta.

Hautatutako ekimenei banakako laguntza emango diete Estudio Gheada estudioko profesionalek eta mentoringa, erreferentziak eta sektoreko profesionalekiko harremana ere eskainiko dizkiete. Gainera, Bilboko Udalak 3.000 euro bideratu zituen proiektu bakoitzeko, ekimena garatzeko, jardueretarako eta materialetarako, besteak beste.

HAUTATUTAKO BI PROIEKTUAK:

"Babesleku" (Leyre Arana, Mario Marco, Jorge González) instalazio interaktibo bat da, hiri-babeslekuaren kontzeptua birdefinitzen duena, espazioa organismo bizi bihurtzen duena, publikoarekin etengabe solas eginez. Teknologia integratuz, gizakiaren eta haren ingurune naturalaren arteko harremanean sakontzen da, eta hiri garaikideetan berdeguneen premiaz gogoeta eginez.

“Recorridos de caracol” (Christina Schwertschlag, Ornella Munar) izeneko proposamenak baratzeetan zehar esploratzeko ikerketa-bide bat azaltzen du, lurreko barraskiloen mundua ulertzera hurbiltzen gaituena, haien igarobideei, arrastoei, erritmoari eta magiari buruzko ikuspegia sustatuz. Planetako izaki guztien garrantziaz hausnartzera bideratzen du begirada.

bilbao.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko Apirilak 30
  • Ordutegia19:00
  • LekuaLA PERRERA
    Sabino Arana, 50
    Bilbao
    Web
  • Ikusi agenda LA PERRERA, Bilbao

Non