Bilboko Aste Nagusia 2025: BILBAO METAL POP-ROCK 2025 (izen-ematea: apirilak 30 - maiatzak 30)
Bilboko Udalak abian jarri du "BILBAO METAL POP-ROCK" erakusketaren edizio berria, Aste Nagusiko musika-programazioaren barruan sendotutako erakusleihoa, tokiko talentua bultzatzeko helburua duena. Izena emateko epea asteazken honetan, apirilaren 30ean, zabalduko da, 10:00etatik aurrera, eta maiatzaren 30ean, ostirala, itxiko da, 23:59etan.
Izena ematea Bilboko Udalaren webgunean egingo da soilik: www.bilbao.eus helbidean, eta bertan kontsultatu ahal izango dira oinarriak ere. Bizkaian erroldatutako bakarlariak eta, gutxienez, partaideetako bat Bizkaian erroldatua duen edozein taldek hartu ahal izango du parte.
Erakusketak berriz ere genero ugariri irekita egongo da: Metal, Pop, Rock, Folk, RAP, Hip Hop... Jazz-a izan ezik. Aniztasuna sustatzen jarraitzeko asmoz, Epaimahaiak bereziki baloratuko ditu emakumeen presentzia duten taldeak eta euskarazko abestiak aurkezten dituztenak.
Parte hartu ahal izateko, online inprimaki bat bete eta honako hauek erantsi beharko dira:
- 4 abesti, mp3 edo wav formatuan.
- Taldearen edo artistaren argazki bat (jpg, bmp edo png formatuan).
- Taldearen edo artistaren ibilbide musikala (doc, docx edo pdf formatuan).
Hautatutako taldeek zuzenean joko dute Bilborock aretoan Bilboko Aste Nagusian. Kontzertu bakoitzak 45 minutuko iraupena izango du (gehienez 50 minutu), eta gehienez bi bertsio edo moldaketa jo ahal izango dira saio bakoitzean.
Kazetari eta musika-aditu profesionalek osatutako Epaimahaiak 15 proposamen aukeratuko ditu, eta horiei Villasound 2025 lehiaketako Aste Nagusiaren Saria irabazten duen taldea gehituko zaie.
Kontzertuak egunean bi pase izango dituzte: 20:00etan eta 21:00etan.


