Jardunaldiak: Ondare artistiko eta kulturala gerra garaian

Gernika-Lumo 2025(e)ko apirilaren 29(e)tik 2025(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • Jardunaldiak: Ondare artistiko eta kulturala gerra garaian

Gernikako Bonbardaketaren 88. urteurrena

Ondare artistikoa eta kulturala gerren biktima handienetako bat da. Suntsipena, materialetik haratago, herrien nortasunaren eta historiaren aurkako eraso zuzena da.

Jardunaldi hauetan, gerra-gatazketan ondarea babesteko egindako ekintzak aztertuko dira, 1936ko Gerra Zibiletik gaur egungo gatazketara arte. Helburua, lan horiek Gerra Zibilean, bai Euskadin, bai Katalunian, bai Estatuan nola kudeatu ziren erakustea da. Era berean, gaur egun konfiskatutako artelanen itzulketak nola egiten ari diren ere aztertuko da, bereziki azpimarratuz kasu jakin batzuk, hala nola Sota familia; kasu hauek Memoria Demokratikoaren Legearekin duten harremana aipatuz. Gainera, nazien espolioa aztertuko da Bigarren Mundu Gerran, baita egungo gatazketan ondare kulturala babesteko hartutako neurriak ere, Siria, Ukraina eta Gazakoak, besteak beste.

 

2025eko apirilaren 29a, asteartea

GOIZA

12:00-13:30 Gernikako Bakearen Museoko erakusketa iraunkorreraren bisita, Foru Plaza,1 (Aurretiaz izena emanda)

ARRATSALDEA

Lekua: Elai Alai Aretoa. Foru plaza,2. Gernika-Lumo (Bizkaia).

15:30-16:30 Akreditazioak

16:00-16:15 Jardunaldien inaugurazio ekitaldia

  • Jose Maria Gorroño Etxebarrieta (Gernikako Bakearen Museoa Fundazioko Presidentea)
  • Alberto Alonso (Gogorako zuzendaria)
  • Iratxe Momoitio Astorkia (Gernikako Bakearen Museoko zuzendaria)
  • Aurkezten du: Iratxe Momoitio Astorkia

16:15-17:45 Gerra Zibilean ondare artistiko-kulturala babesteko kudeaketak

  • Artea konfiskatu, zaindu, bonbardatu, lekualdatu eta espoliatzea. Arturo Colorado Castellary (Madrilgo Universidad Complutense-ko katedraduna eta emeritua)
  • Artea eta liburuak: ondarearen arriskua, babesa eta erbestea Euskadiko gerran. Francisco Javier Muñoz (Artearen Historiako irakaslea Euskal Herriko Unibertsitatean, UPV/EHU).
  • Kultura-ondasunen aldeko bataila Katalunian, gerra eta iraultza garaian. Errepublikako Generalitatearen ondare-politika. Santos M. Mateos Rusillo (Artearen Historialaria eta irakaslea Vic-eko Unibertsitatean – Universitat Central de Catalunya)

17:45-18:10 Kaferako atsedenaldia

18:10-18:40 Nazien espoliazioa: ikuspegi globala. Miguel Martorell (Historia politiko eta sozialeko katedraduna. UNED)

18:40-19:10 Kultur ondarea gaur egungo gatazketan: testigantzak, babes estrategiak eta ikasitako ikasgaiak. Isber Sabrine (Arkeologoa eta Instituto Milá y Fontanals IMF-CSIC-en ikertzailea)

19:10-19:40 Gerra Zibilean konfiskatutako ondasunak itzultzeko prozeduren lege-oinarriak. Patricia Fernández Lorenzo (Historian doktorea UCM-n. Arte eta Kultur Ondarearen Socia of Counsel Ramón y Cajal Abogadosen)

 

2025eko apirilaren 30a, asteazkena

GOIZA

Lekua: Elai Alai Aretoa. Foru plaza,2. Gernika-Lumo (Bizkaia).

Aurkezten du: Ana Teresa Núñez Monasterio

10:30-11:00 Ohartarazpen bat munduari. Zuloaga eta ondare artistikoa Gerra Zibilean. Javier Novo (Bilboko Arte Ederren Museoko Kontserbazio eta Ikerketa koordinatzailea)

11:00-11:30 Ramon de la Sota y Llanoren arte-bilduma konfiskazioa: duela gutxiko itzulketak. Patricia Fernández Lorenzo (Historian doktorea UCM-n. Arte eta Kultur Ondarearen Socia of Counsel Ramón y Cajal Abogadosen)

11:30-11:50 Kaferako atsedenaldia

11:50-12:20 Nazien espoliazioa eta ondarea: 20 urteko borroka judiziala Cassirer eta Thyssen-Bornemisza Museoaren artean. Estibaliz Puente Velilla (Zuzenbidea eta ADEn gradu bikoitza. Abokatutzan sartzeko Masterra. ISDE Zuzenbide eta Ekonomiako goi mailako Institutua. Madrid)

12:20-12:50 Kultura-ondasunen legez kontrako trafikoa gatazka armatuetan. Francisco José Rufián Fernández (Zuzenbidean Doktorea eta arkeologoa)

12:50-13:00 Jardunaldien itxiera

13:00-13:30 Gernikako Bonbardaketaren Dokumentazio Zentrora bisita gidatua: Ana Teresa Núñez Monasterio. (Aurretiaz izena emanda)

 

INFORMAZIO GEHIAGORAKO ETA INSKRIBATZEKO

Ana Teresa Nuñez Monasterio

Gernikako Bonbardaketari buruzko Dokumentazio Zentroa

Email: dokumentaziozentrua@gernika-lumo.net

Tel 946270213


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2025(e)ko apirilaren 29(e)tik 2025(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • LekuaGernikako Bakearen Museoa
    Foru Plaza, 1
    Gernika-Lumo
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Gernikako Bakearen Museoa, Gernika-Lumo

Non