Lazkaoko San Prudentzio eta Lazkaomendi jaiak 2025
2025eko San Prudentzioko Jaiak apirilaren 25etik maiatzaren 1era bitartean ospatuko dira Lazkaon. Lazkaoko Udala 2025eko San Prudentzio eta Lazkaomendiko jaietako egitaraua aurkeztu du. San Prudentzio jaiak apirilaren 25etik maiatzaren 1era ospatuko dira, eta Lazkaomendikoak, berriz, maiatzaren 2tik 4ra.
Lazkaoko Gazte Asanbladak apirilaren 25ean, 18:00etan, jaiei hasiera emango dien txupinazoa jaurtiko du, herritarren bozketa bidez aukeratua. Orduan hasiko da festa, eta programatutako ekitaldi ugarik jarraipena izango dute.
Musika eta kultura
Aurtengo musika egitaraua anitza eta gustu guztientzako da. Bide Batez, Lowe Band, Xaibor, Akerbeltz, Süne, Muxutruk eta Oihan Vega taldeek joko dute, baita metodo Ripley, The Soulanders, Local 5bis eta Distorted Bass herriko taldeek ere. Ez dira faltako Lazkaoko Musika Banda, Jundajo txaranga, Kantaka abesbatzak, Suthai batukada eta Lazkaoko Erraldoi eta Buruhandi Konpartsak. Horrez gain, Azki Emakume Elkarteak apirilaren 25etik maiatzaren 1era arte antolatuko duen erakusketa izango da, 12:00-14:00 eta 19:00-21:00 artean. Lazkaoko Udalak eskerrak eman nahi dizkio bereziki Azki elkarteari Soka Dantzarako egindako zapi ederrengatik.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2025(e)ko apirilaren 25(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 1(e)ra
- LekuaLazkao
- Info Gehiago
- Ikusi agenda Lazkao


