"Emakumea eta euskal pilota"

Berriatua 2025(e)ko apirilaren 25(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 4(e)ra
  • "Emakumea eta euskal pilota"

Antzinatik jokatu da pilotan, hainbat jokamoldetan, munduan barrena, eta jokoak Euskal Herrian lortu du osperik handiena. Sortu zenetik, gizonarekin lotuta egon da eta, hortaz, pilotalekuak gizonezkoen lekuak izan ohi dira beti. Hala eta guztiz ere, emakumeek ere hartu dute parte pilota jokoan aspaldidanik, eta, hain zuzen ere, erraketa jokoan espezializatu ziren eta lortu zituzten lorpen handienak. Erraketista hauek emakumezko kirolarien artean lehen profesionalak izan ziren.

Jokalari asko nabarmendu ziren eta asko gogora ekarri behar ditugu: Eugenia Iriondo “Eibarresa” edo “La Bolche”; María Antonia Uzcundu “Txikita de Anoeta”; Agustina Otaola; Eladia Altuna “Irura”; Mª Luisa Alberdi; María Carmen Lasagabaster “Amaia”; Gloria Agirre “Txikita de Aizarna”; Lucia Areitoaurtenea; Beraza ahizpak (Julita, Mari eta Milagros); Conchita Bustindui, Olga Cazalis; María Luisa Senar; Rosa Soroa; Miren Uzkundum “Asteasu”; Justina Arenaza “Vasquita I” eta bere ahizpa Maria “Vasquita II”. Euskal erraketistak onenak eta ugarienak izan baziren ere, beste toki batzuetako jokalariak haiekin aritu ziren: Valentzia, Logroño, Madril, Bartzelona edo Mexiko.

Erakusketa bost ataletan banatuta dago eta aurkezten diren objektuen artean nabarmentzekoak dira emakume erraketisten janzkerak; erraketa, pilotak eta pilotak egiteko larrua; ekipamenduen bilakaerari buruzko Mercedes de Miguelen marrazkiak; kontratuak, lan-aseguruak eta federazio-fitxak; Loomis Dean-en argazki-sail bat, LIFE aldizkariak 1950ean enkargaturiko argazkiez osatutakoa; eta Maider Mendizabal txapeldunaren txapela.

Izan ere, erakusketa hau emakumeek euskal pilotaren arloan mundu mailan bete duten zereginari buruzko ikerketa-lan interesgarria da.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2025(e)ko apirilaren 25(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 4(e)ra
  • LekuaBerriatuako Liburutegia
    Ribera, 40
    Berriatua
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Berriatuako Liburutegia, Berriatua

Non