"Euskara Ibiltaria", erakusketa interaktiboa
“Euskara Ibiltaria” Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa (EHHA) egitasmoa oinarritzat duen erakusketa ibiltaria da. Erakusketaren helburu nagusienetakoa euskararen aldakortasunaren eta aberastasunaren berri ematea da, betiere Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoak bildutakoan oinarrituta; alegia, Euskal Herrian zehar aukeratutako 145 inkesta-puntutan izandako 319 berriemaileren lanari esker grabatutako 5.000 ordutik gorako corpusa baliatuta.
Euskararen aldakortasuna eta aberastasuna islatzeaz gain, Euskaltzaindiak helburutzat ditu hurrengoak ere:
- Hizkuntza-atlasgintza eta hizkuntza-atlasa zer den erakustea.
- Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egiteko erabilitako metodologia eta materialak ezagutaraztea.
- Garai hartako bizimoduaren berri ematea; alegia, etnografia-ikuspegiari ere tokia egitea
- Euskaltzaindiak gaur egun eskaintzen dituen baliabideak eta materialak ezagutzera ematea
Mintzamena pertsonok dugun ezaugarririk gizatiarrena den bezalaxe, hizkuntza bat herri baten nortasunaren ezaugarririk garrantzitsuenetakoa da. Hori horrela, euskararen hitz eta hotsak irakurri, entzun, usaindu eta horiekin jolasteko erakusketa dugu honako hau.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2025(e)ko apirilaren 22(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 23(e)ra
- OrdutegiaAstelehenetik ostiralera: 08:00-21:30. Larunbat eta igandetan: egitarauaren arabera. Abuztuan, itxita
- LekuaSanta Clara Kultur Zentroa
Casilda Iturriza, 10
Portugalete
Web - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Ikusi agenda Santa Clara Kultur Zentroa, Portugalete


