"Euskal Burdinaren Museoa"
Euskal Burdinaren Museoa Mirandaola parkean dago, birgaitutako industria eraikin batean. Burdinak Euskal Herrian izan zuen garrantzia eta haren historia ulertzeko gakoak eskaintzen ditu. Horretarako, museoak maketak eta ikus-entzunezkoak jartzen ditu bisitariaren eskura, lurraldea beraren garapenean garrantzia izan duten alderdi teknologikoak, historikoak, zientifikoak, sozialak edo paisaiarenak ezagutu ditzan. Antzinako lanbide batzuk ezagutu ahal izango dira bertan, olagizonarena, meatzariarena edo ikazkinarena, besteak beste. Ikazkinak egiten zuen lanaren gogortasunaren lekuko, tamaina errealean egindako txondor bat ikus daiteke museoan.
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2025(e)ko apirilaren 17(e)tik 2025(e)ko apirilaren 27(e)ra
- Ordutegia10:00 - 14:00
- LekuaEuskal Burdinaren Museoa
Mirandaola Parkea. Telleriarte Auzoa, z/g
Legazpi
Web - Zenbatekoa2€
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda Euskal Burdinaren Museoa, Legazpi

