2025eko Argazki Bileraren egitarauaren barruan.
Martín Del Busto Camberwelleko Unibertsitatean (UAL), Londres, Argazkigintzako masterra berriki amaitu duen getxotar argazkilaria da.
Bere ustez, argazkia ez da amaitzen tiragailua estutzean, baizik eta edizioaren edo inprimaketaren bidez eboluzionatzen jarraitzen duela. Bere prozesua inguruaren eta historiaren azterketa batetik abiatzen da, ondoren bere esperientzia eta perspektiba propioa gehitzeko. Del Bustok fenomeno geologiko hau Bilboko iragan metalurgikoaren bidez lantzen dituzten artelanak aurkezten ditu, metal edo estaldurarik gabeko paperean inprimatzeko teknika desberdinak aztertuz. Testura hauetako asko antropozenoak inspiratu ditu.
“Antropozenoa geruza geologiko berria da, eta gizarte industrialek Lur planetako muga biofisikoen aurka egindako talkaren ondorioz sortu da.”
Jorge Riechmann
“FLYSCH” EAEko paisaia eta Bizkaiko historia industriala ardatz dituen argazki-proiektua da. Izenburuak euskal kostaldeko harri sedimentatuen geruzei egiten die erreferentzia. Hitzaren jatorria alemanetik dator eta “jariatu edo irristatu” esan nahi du.
Irudiek anbiguotasuna, efimeritatea edo mugimendua bezalako alderdiekin jokatzen dute. Inprimatze-prozesua ere metalurgiari dagokio. Unibertsitatean hasi zen istripu baten ondorioz, eta proiektuaren funtsezko alderdia izan da azkenean. Estaldurarik gabeko paper gainean inprimatzean, tinta ez da itsasten eta efektu urtu bat lortzen da.
Galdaketaren mundura hurbiltzeko asmoz, aluminiozko zenbait pieza ere urtu ziren, flysch-geruzetatik abiatuta.


