FASHION REVOLUTION WEEK 2025: tailerrak

Bilbao 2025(e)ko apirilaren 13(e)tik 2025(e)ko apirilaren 16(e)ra
  • FASHION REVOLUTION WEEK 2025: tailerrak

Mundu osoan ospatzen den Fashion Revolution Week 2025 hitzorduaren Bilboko laugarren edizioa BBK Salara iritsiko da aste honetan, hainbat proposamenekin. Familiei zuzendutako hamar bat jarduera ludiko, moda desfile suprabirziklatu handi bat, hainbat hitzaldi eta material iraultzaile berrien erakusketa egingo dira Kale Nagusiko espazioan, apirilaren 11tik 16ra bitartean. Fashion Revolution, 100 herrialde baino gehiagotan dagoen irabazi asmorik gabeko nazioarteko erakundea da, eta Airí Ferrerrek, Euskadiko koordinatzaileak, honela definitzen du: “moda ekoizten eta kontsumitzen den modua hobetzeko pertsonen eta erakundeen ahaleginak bateratzen dituen mugimendu globala”. Munduko hirugarren sektorerik kutsatzaileena da, eta gure karbono aztarnaren % 10 sortzen du. Fashion Revolution Week da aldizkako mugarri nagusia. Urtero egiten da, 2013an Rana Plaza (Bangladesh) lantegiaren kolapsoaren urteurrenean, eta 2025ean BBK Sala izango du berriro egoitzetako bat.
 
Aste Santuko eskola-oporren hasierarekin bat etorriz, Bilboko antzokiak bere eserlekuak kenduko ditu 3 eta 12 urte bitarteko txikiei zuzendutako moda jasangarriarekin erlazionatutako hainbat jarduera hartzeko. Hamar bat proposamenetatik ibilbidea izango da, ondo pasatzeko, eta, aldi berean, kontsumo arduratsuan hasteko eta geure buruari jantzien jatorriaren eta jasangarritasunaren inguruan galdetzeko. Jolasak, mozorroak, ipuinak, marrazteko eremuak, trapuzko piloten sorkuntza edo arroparen etiketak irakurtzen ikasteko saioak egongo dira; eta esperientzietako baterako jada erabiltzen ez den kamisetaren bat eramatea gomendatzen da. “Ingurumen arloko hezkuntza ezinbestekoa da ohitura onak modu naturalean sor daitezen”, defendatu du Ferrerrek, “horregatik da oinarrizkoa txikitatik gure arroparen inpaktua, sortzen dituen hondakinak edo zelan iraunarazi ezagutzen hastea”.

BBK Salako hitzordu honetan proposatzen dena da ikaskuntza hori “familian egin daitekeen zerbait ludiko bihurtzea”, eta, gainera, opari bat emango zaie “zirkuituko puntu guztietatik igaro ondoren Fashion Revolution Euskadi pasaportea osatzen dutenei”. Sarrera doakoa izango da (aldez aurretik erreserbatzea gomendatzen da salabbk.bbk.eus webgunean, edukiera arazoak saihesteko. Ateak igande honetan, hilak 13, irekiko dira, 16:00etan. Astelehenean, hilak 14, eta asteartean, hilak 15 (11:00etatik 19:00etara) eta asteazkenean, hilak 16 (11:00etatik 18:00etara) ere bisitatu ahal izango da. Besteak beste KooperaBilbao Basket edo Oxfam Intermón erakundeen lankidetza duen hitzorduak 3 urtetik beherakoentzat prestatutako gune berezia izango du. Egunero eskuragarri egongo den jardueren ibilbideaz gain, hilaren 13ko arratsaldean izango den inaugurazio ekitaldirako, antolatzaileek “sorpresa bereziak” agindu dituzte.
 
Familia osoari zuzendutako planaren aurretik, Fashion Revolution Week 2025ek modaren etorkizunari eta ehungintza etikoari buruzko bi hitzaldi ekarriko ditu BBK Salara ostiral honetan, apirilak 11, 16:30etik aurrera. Ondoren, 19:00etan, lokalaren barrualdea eta kanpoaldea pasarela handi bihurtuko dira moda upcycling edo suprabirziklatu desfile handia hartzeko, ekonomia zirkularra deiturikoaren barruko jardunbidea, baztertutako materialak edo produktuak eraldatzen dituena, jatorrizkoa baino balio ekonomiko eta ekologiko askoz handiagoa duten objektu berriak sortzeko. Jasangarritasunaren aldeko apustua egiten duten euskal eskola nabarmenetatik datozen eta izena hartzen ari diren talentu gazteek diseinatutako hogeita hamar bat look erakutsiko dira. Gainera, egun horretan eta hurrengoan (apirilaren 12an, larunbata), BBK Salako atarian “Material revolution” erakusketa egongo da ikusgai. Bertan, bisitariek ehungintzaren sektoreko ingurumen-arazoak konpontzen laguntzen ari diren material berritzaileen belaunaldi berria ezagutu eta bertatik bertara esperimentatu ahal izango dute. Jarduera horiek guztiak jende guztiarentzat zabalik egongo dira, doan; online gonbidapena eventbrite.es webgunean jasotzea besterik ez dago.

Apirilak 11

  • 16:30ean. “La moda en modo futuro” hitzaldia
  • 17:30ean. “Los diferentes planetas de la innovación” hitzaldia
  • 19:00etan. Upcycling desfilea

Doako sarbidea jende guztiarentzat (beharrezkoa da gonbidapena erreserbatzea eventbrite.es webgunean)

Apirilak 11 eta 12

  • “Material revolution” erakusketa

Sarrera librea (sarrera eventbrite.es webgunean erreserba daiteke)

Apirilaren 13tik 16ra

  • Moda jasangarriaren inguruko jarduera ludikoak 3 eta 12 urte bitarteko txikiak dituzten familientzat
  • Ordutegia:
    • Igandea 13, 16:00etatik 20:00etara
    • Astelehena 14 eta asteartea 15, 11:00etatik 19:00etara
    • Asteazkena 16, 11:00etatik 18:00etara.

Sarrera doan (salabbk.bbk.eus helbidean erreserbatzea gomendatzen da)


Laburrean

  • Mota Jaialdia (haurrentzat)
  • Data 2025(e)ko apirilaren 13(e)tik 2025(e)ko apirilaren 16(e)ra
  • LekuaBBK Aretoa
    Kale Nagusia, 19-21
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda BBK Aretoa, Bilbao

Non