"Saskigintza tradizionala" tailerra Igartubeitin
Igartubeiti Baserri Museoak, Saint-Laryko Turismo Bulegoak eta Ayerbeko Udalak "Jakintzen Hibridazioa" abiarazi dute, tokiko eragileek hainbat gairi buruz eskainitako tailerren zikloa.
Bigarren hitzordua apirilaren 12an izango da, larunbata, Igartubeiti Baserri Museoan, "Saskigintza tradizionala" tailerrarekin. Zuntz naturalez sortutako saskiak oso lagungarriak izan dira beti hainbat elementu garraiatzeko. Itziar de la Granja-ren eskutik saskigintzaren lanbidea berreskuratuko dugu gaztainondozko saskia eginez. Saski mota berezia izango da, sagar dantzan erabiltzen dena.
Anima zaitez eskuekin lan egitera!
* Helduentzat eta 9 urtetik gorako haurrentzat diseinatutako jarduera, heldu batek lagunduta.
Izen-emateak zabalik, doako ekintza
Posta:online; igartubeiti@gipuzkoa.eus
WhatsApp: 618 00 41 31
Telefonoa: 943 72 29 78
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2025(e)ko Apirilak 12
- Ordutegia16:00-18:30
- LekuaIgartubeiti Baserri Museoa
Ezkio Bidea, z/g
Ezkio-Itsaso
Web - ZenbatekoaDoakoa
- HizkuntzaHainbat (euskara barne)
- Ikusi agenda Igartubeiti Baserri Museoa, Ezkio-Itsaso


