Leioa Kantika Korala: "Basileara begira"

Leioa 2025(e)ko Apirilak 12
  • Leioa Kantika Korala: "Basileara begira"

BASILEARA BEGIRA! LKK Europaisches Jugendchor Basel 2025 en­tzutetsuan izango da gonbidatu gisa, Basilean, Suitzan, maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean.

Bi urtez behingo jaialdi hori munduko garrantzitsuena da haur eta gazte abesbatzen kategorian, eta LKK-k ekitaldi garrantzitsu horretan bigarren aldiz parte hartzeko ohorea izango du, 2011n ere gonbidatu baitzuten; hain zuzen ere, bera izan zen Espainiako estatuko ordezkari bakarra.

2025ean, 12 abesbatza bilduko dira hirian –besteak beste, Errumaniatik, Letoniatik eta Kamerundik joanak–, eta musika koralez beteko dute hango giroa, hainbat kontzertu emango baitituzte auditorioetan, elizetan eta kaleetan.

Kontzertu honetan, LKK-k Suitzara eramango duen programa eta errepertorio original eta askotarikoa aurkeztuko du. Bertan, jatorri desberdineko egileen piezak daude, taldearentzat espresuki idatzitako lanak barne.

MUSIKARIAK: Leioa Kantika Korala (haur/gazte abesbatza), Basilio Astulez (zuzendaria), Luis López (pianoa), Ander Lekue (perkusioa).


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Apirilak 12
  • Ordutegia20:00
  • LekuaKultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
    Web
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Kultur Leioa, Leioa

Non